Musika

Musika kategorian aintzat hartu dira musika genero anitzak: rap, hip-hop, soinu sistema, garaikidea, folck... edota musika talde ezberdinak, beste batzuen artean. 

Agian

Metal Rock taldea.

Ezagutu

Aiaraldeko Sound System

Soinu sistema lantzen duen taldea.

Ezagutu

Aiala Mendieta

Rap, Reggae eta dancehall generoetan abeslaria.

Ezagutu

Amankomun

Hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du jada Amakomun taldeak. Hainbat musikari beteranok osatu zuten proiektua, beste talde batzuetan (Blinded, kasu) aritutakoak. Hainbat taldekide aldaketa izan dituzte azken urteetan, eta maketa ugari plazaratu dituzte. 2017an plazaratu zuten euren orain arteko azken lana, 'Hombre animal' izenekoa.

Ezagutu

Andere abesbatza

Estilo anitzak jorratzne duen emakumez osatutako abesbatza

Ezagutu

Ander Martinez

Orozkoko musikari gazteak esperientzia handia du trikitilari moduan. Hainbat kalejira eta erromerietan hartu du parte. Hilean Bariku Bat musika taldeko kidea ere izan zen eta gaur egun erromeria talde batean dabil buru belarri.

Ezagutu

Antonio Oyarzabal

Antonio Oyarzabal 1989an jaiotako piano jole laudioarra da. Londresen (Ingalaterra) finkatuta dago egun, eta bakarka zein kameretan hainbat proiektu ditu abian. Horrez gain, Trisquel Arts Ensembleren sortzailea da, eta Emma Besselaar txelo-jolearekin ere osatzen du musika bikotea. Holandan zein Erresuma Batuan jotzen du batik bat. 

Ezagutu

Bi hotsak Abesbatza

Estilo anitzak jorratzen duen abesbatza mixtoa.

Ezagutu

Burbuilak

2022an sortutako taldea edo musika proiektua da. Izaskun del Cerrok, Irati Mendiguren Cosgayak eta Izar Mendiguren Cosgayak osatzen dute hirukotea. Pianoa, trikitixa, kitarra eta perkusioarekin kantu propioak taularatzen dituzte, ahalduntzeko burbuilak askatuz eta lehertuz.

Ezagutu 

Dardara Soinu Sistema

Oier Zaldibar aiararrak eta Unai Solis urduñarrak sortutako kolektiboak dub eta reggaea dauka hizpide. DJ moduan aritzen dira, baina euren helburua da soinu sistema garatzea, euren bozgorailu azpiegitura propiorekin. Emanaldietan eskuratzen dituzten bitarteko guztiak horretara bideratzen dute. 

Ezagutu

David Rodriguez Peña

David Rodriguez Peña trikitilari aretarra instituzioa da Aiaraldeko kalejira eta jaietan, bere musika tresna soinean herriz herri mugitu baita, baina horretaz gain, bestelako sormen proiektutan ere parte hartu du, adibidez, 'Sardina bakalau' panpin antzerkian musika jarrita.

Ezagutu

Diego Martin- Etxebarria

Diego Martin-Etxebarria zuzendariak Amurrion hasi zituen musika ikasketak, gero Gasteizen, Katalunian eta Alemanian jarraitzeko. Bere ibilbide profesionala oso oparoa izan da eta Euskadiko Orkestran ardura ezberdinak izan baditu ere, Alemania edota Japonian egin ditu zuzendari lanak.

Ezagutu

Disaster Now

Arrigorriagan finkatutako metal estiloko talde honek baditu ere Aiaraldeko kideak. Euren proposamena erabat kanonikoa da: metal gogorra eta iluna, letra kritikoekin eta euskaraz abestua. Zuzeneko esperientzia badute ere, kontzertuak eskaini ez ezik, inguruko lehiaketetan ere parte hartu baitute. 

Ezagutu

Dj Funi

Gaztea izan arren, DJ Funik ibilbide luzea egin du oholtzaren gainean. Bere lehenengo urratsak Lyrikan abeslariarekin batera eman zituen, baina egun bere kabuz aritzen da reggae edota dancahall soinuak lantzen.

Ezagutu

Dj Masa

Jon Masa Tornero Aiaraldeko erreferente argia bilakatu da musika jartzaileen artean, nahiz eta oso gaztea izan. Tokiko jaietan eta lokaletan emanaldiak eskaini ez ezik, Bizkaiko areto garrantzitsuetan egin du tokia pil-pilean dauden abestiak jorratzen.

Ezagutu

Drumgorri Musika Eskola

Laudioko Industrialdean kokatutako musika aretoa. Musika eskola eta entsegu gelak ditu alde batetik. Eskualdeko hainbat taldek entseatzen dute bertan. Bestetik, aretoa eta taberna daude, zeinetan ia astebururo dauden musika emanaldiak.

Ezagutu

Egoitz Uriarte

Laudioko musikari autodidakta honek sorkuntzan hasi zen adierazpen bidea behar zuelako bere emozioak azalaretzeko, baina denboraren poderioz musikari profesionala heldu da. Bartzelonan Green Valley talde arrakastatsuan parte hartzen du eta horretaz gain bakarkako proiektuak ditu. 

Ezagutu

Elena Barker

Elena Barker urduñarrak ibilbide labur bezain oparoa egin du honezkero musika elektronikoaren munduan, Synthetika kolektiboarekin batera. LGBTQ+ kolektiboarentzako espazio seguruak sortzea eta tekno musikaren ekoizpena uztartzen dituzte talde horretan. 

Ezagutu

Eriz Perez

Urduñako eta Aiaraldeko hainbat musika proiekturen bizkarezurra izan da Eriz Perez eta bide horretan erromeria, rock, metal edota rythm&blues estiloak jorratu ditu. Edonola ere, bakarlari moduan doinu intimistagoak jorratzen ditu. 

Ezagutu

Etenik Ez

Urduñako zenbait gaztek osatzen dute Etenik Ez taldea, Trash Metal generoko abestiak sortzeko eta zuzenekoetan jotzeko.

Ezagutu

Fita Fik 

Urduñan eta Laudion hainbat musikari trebatu ditu Fita Fik taldeak, eta euskal musika tresnak jotzen irakatsi die. Horrez gain, kontzertuetan eta kalean aritzeko aukera eman die.

Ezagutu

Garazi eta Irati Santa Cruz

Garazi eta Irati Santa Cruz triktiilari eta pandero-jolea dira. Hainbat erromerietan eta kantu emanalditan abestu izan dute. Besteak beste, Hilean bariku bat taldeko kideak izan ziren biak. Egun, musika talde ezberdinetan jotzen dute, nahiz eta batera ere triti doinu eta kantu herrikoiekin abesten aritu.

Ezagutu  

Getxa Goi Txistu Taldea

Getxa Goi Txistu Taldeak ohitura eta berrikuntza uztartzen ditu bere jardueran eta Urduñan Lapiko Domeka bezalako antzinako jaiak berreskuratu baditu ere, abesti modernoekin osatutako emanaldiak eskaintzen dituzte, txistuaren doinuak berrituta..

Ezagutu

Goiatz Dutto (Moonshine Wagon)

Goiatz Dutto musikari laudioarra zuzeneko sortzailea da. Izan ere, bai bere kabuz, zein Moonshine Wagon edo Deimocrazy taldeekin munduan zehar bidaiatu du kontzertuak eskaintzeko eta bibolinarekin duen trebezia erakusteko. Horrez gain, Duttok genero ezberdinak jorratu ditu eta Moonshine Wagonen, esaterako, rocka bada nagusi, bakarka loop eta bitarteko esperimentalak eramaten ditu berarekin.

Ezagutu

Gwa Ya

Reggae doinuak dira Gwa Ya taldearen ardatza eta soinu horrek eskualdeko hainbat tokitan kontzertuak emateko aukera ireki die. 2015ean 'Individuos de la misma especie' diskoa argitaratu zuten eta 2019an 'Kukula' eta geroztik ez dute etenik izan zuzeneko emanaldiei dagokienez.

Ezagutu

Habemus Papam

Punk-Oi! generoa lantzen duen taldea da Habemus Papam eta urte luzeak daramatzate bide horretan. Giro antifaxistetan hainbat kontzertu eskaini dituzte eta horrek nazioarteko emanaldiak egitera eraman ditu.

Ezagutu

Ibai Adrian Codesal

Ibai Adrian Colosal musikari gazteak Laudioko Musika Bandan hasi zuen ibilbidea, eta bakarlari gisa abiatu du ibilbide artistikoa orain. Tronboi joleak Bilboko J.C Arriaga Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoarekin egin zuen debuta.

Ezagutu

Idoia Jimenez

1996.urtean jaiotako laudioarra da. Familiarengandik jaso zuen txistuarekiko zaletasuna. Lankaietako Lagunak taldearen parte izan da hainbat urtez, eta herriko jaietan zein egun berezietan kalejira emanaldiak eskaini izan dituzte karriketan barrena.

Ezagutu

Igon Olaguenaga

Trikitixari lotuta hainbat proiektu garatu izan ditu urte askotan: Sokaide, Mandoilek (2012)... Horrez gain, tritikixa eskola ugari gidatu izan ditu. Ildo beretik, 2021.urtean 'Aiaraldea k@ntu k@ntari' diskoa atera zuen bailarako herrietako istorioak ardatz, Egoitz Uriarte musikariarekin.

Ezagutu

Igor Arzuaga

Une Latzak eta Exkixu taldeetan jo ondoren, bakarkako ibilbide luzea abiatu zuen Igor Arzuagak izen ezberdinekin -Mara, adbidez-. Geroztik, hainbat disko argitaratu ditu, bere adierazpen behar anitzei bide emateko, bai gitarrarekin zein pianoarekin.

Ezagutu

Ikaära

Hainbat geldialdiarekin erdian, Ikaära taldeak powerviolence eta muturreko hardcorearen doinuak landu ditu hainbat urtez Aiaraldean, letra politikoekin, eta genero horren ikur bilakatu da Euskal Herrian, kontzertu ugari eskainita.

Ezagutu

Ilargiak

Miriam Buesok, Idoia Buesok eta Paula Barcelok osatutako bertsio taldea da Ilargiak. Gazte amurrioarrek 2018an eskaini zuten lehenbiziko kontzertua, greba feministaren testuingurupean. Geroztik, hainbat herriko jaietan zein ospakizunetan kantatu izan dute.

Ezagutu

Incendio

Powerviolence muturreko hardcore generoa lantzen du Aiaraldeako talde honek. Pandemiaren ondorioz bi urtez geldirik egon ostean, kontzertuak eskaintzeari eta abesti berriak grabatzeari ekin zioten. Hainbat musika taldeko kideak batzen ditu Incëndiok: Asfixia, Shinigami, Ikkära...

Ezagutu

Iñaki Plaza

1976.urtean jaiotakoa da. Trikitilari irakasle eta musika sortzaile urduñarra da Iñaki Plaza. 20hatz taldean aritu zen urte luzez, Iñaki Plaza izeneko proiektua sortu zuen arte. 'Ekhi' diskoa plazaratzeaz gain, beste zenbait musika proiektu abiatu eta garatu izan ditu.

Ezagutu

Iñigo Arrizabalaga

Iñigo Arrizabalaga musikari urduñarra da. Horrez gain, komiki zale amorratua da, eta besteak beste, alor hroretako hainbat proiektu ere jarri izan ditu abian: Urduñako Fomic ekimena kasu (80ko hamarkadako tebeoteka).Horrez gain, Asasam elkartearekin eta Sobrino Sobrado taldearekin kantuak ere plazaratu izan ditu .

Ezagutu

Iñigo Ibarra

Talde ezberdinetan parte hartu eta gero -Al infierno en Goitibera, adibidez- The Patukatus proiektua hasi zuen Iñigo Ibarra musikari laudioarrak. Rock generoan zentratuta, jadanik bi disko argitaratu ditu eta hirugarren bat lantzen ari da. 

Ezagutu

Itxaropen Zikina

Urduñako punck taldea izan zen Itxaropen Zikina taldea. 2014. urtean erabaki zuen desagertzea, baina zenbait lan utzi dituzte entzungai Youtuben. Herriko gaztetxean egin zuten agur kontzertua.

Ezagutu

Itzalde Abesbatza

Itzalde abesbatza Okondoko koroa da, 1987.urtean Okondon sortua. Zuhatzan zein Okondon kantatzeko zegoen zaletasuna medio eratu zen taldea, eta inguruetako jaietan emanaldi ugari eskaintzen dituzte gaur egun ere. 

Ezagutu

Itziber

Itziar Azkarate eta Alberto Villarrek sortutako musika proiektua da Itziber. Musika elektronikoarekin jolastuta, euren kantu propioak ekoitzi eta bideoklipen bidez aurkezten dituzte sare edo espazio digitaletan.

Ezagutu

Ixone Mendieta

1981.urtean amurrion jaiotako piano-jolea da Ixone Mendieta Olamendi. Pabellon 6 aretoan (Bilbo) zein bestelako kultur azpiegituretan hainbat lan aurkeztu ditu. Amurrio Antzokian, esaterako, 'Ahora tocan ellas' ikuskziuna taularatu zuen 2021ean, Ainhoa Rincon biolin-jole eta aktorearekin.

Ezagutu

Izaskun del Cerro

Musika konposatzaile urduñarra da. 'Piano taupadak' proiektuarekin estreinatu zituen bere kantu propioak 2019.urtean. Horrez gain, 'Oroitzen hondarrak nota txikietan' emanaldiarekin poesia eta musika uztartu izan ditu Mikel Etxaburu idazlea eta Nerea Zuloaga abeslaria bidelagun. Egun, 'Burbuilak' taldeko piano-jolea ere bada.

Ezagutu

Izate faltsua

Arabako heavy metal taldea da, Aiaraldeko musikari ezberdinek sortua. 2004an sortu eratu zen taldea, eta heavy melodikoa, new metal edota trash aldaerak soinuztatzen dituzte. 2008an Adi diskoa kaleratu zuten, eta 2015ean Zaratak agindu dezan izenekoa.

Ezagutu

Jone Urruela

2020. urtean plazaratu zuen Jone Urruelak bere lehen abestia bakarlari moduan. Ondoren, Kateak Ate bikote akustikoa osatu zuen Josu Arrieta gitarjolearekin.

Ezagutu

Josu Ortiz Delgado

Josu Ortiz Delgado musikari laudioarrak zuzendaritza eta konposizioa ikasten du Madrilen, eta bere ikasketak ez baditu bukatu ere, hainbat pieza sortu ditu jadanik eta Bizkaian edota Valentzian jo dituzte. Bere helburua da filmeetarako musika sortzea.

Ezagutu

Julen Burgos

Lagunekin Goaz taldea sortu eta desegin ondoren, Julen Burgosek urte luzez egon zen musika argitaratu gabe. Ordea, pandemiarekin gitarra hartu zuen berriz eta zenbait abesti sortu eta zabaldu zituen. Rockein musika lehiaketan emaitza oso positiboak izan zituen eta zuzenean jotzen hasi zen berriro.

Ezagutu

Julen Nacarino "Nack"

Cuatro Barras taldean hasi eta gero, bakarkako ibilbidea hartzea erabaki zuen Julen Nacarinok. Nack izen artistikoa hartu eta sare sozialetan bere abestiak zabaltzeari ekin zion laudioarrak. Rap modernoa, periferiako letra bortitzak landuta.

Ezagutu

Kortazar

Ibon Kortazar amurrioarrak Cuatro Barras taldean parte hartu zuen bere lehen urratsetan eta gero rapa bere kabuz egiteari ekin zion, beti ere proiektu horretan egindako lagunekin. Rap klasikoa da berak jorratzen duen estiloa.

Ezagutu

Loza

Josu Lozano rap abeslaria dago Loza izenaren atzean. Urduñako sortzaileak rap hutsa lantzen du 2017tik, eta pandemiaren ondoren, ekin zion berriro bideoklipak argitaratzeari eta zuzenean jotzeari.

Ezagutu

Luis Vil

90ko hamarkadan zenbait proiektu kolektibotan parte hartu eta gero, XXI. mendean bere musikaren ardura osoa hartu eta horretan lagunduko zuten musikariak bilatzera ekin zion. Gero heldu da Luis Vil & La Brigada Político Social taldea, Maria Rivero abeslariarekin, besteak beste. 

Ezagutu

Lyrikan

Raggaren ildotik abiatu zuen bere ibilbidea Lyrikan abeslariak aspaldi, DJ Funirekin batera, ordea, gero bestelako doinuetara eta ezaugarri estetikoetara egin du salto, trap edo dancehall generoko abestiak argitaratuta. 

Ezagutu

Malen Atxa "Matx"

Malen Atxa 'Matx' gazteak duela urte gutxi ekin zion bere abesti propioak sortzeari eta geroztik hainbat oholtzetara igo da, gehinetan bakarka, baina noizbait Egoitz Uriarte musikariarekin ere. 

Ezagutu

Mankaos

Bi hamarkadako eskarmentua dauka jadanik post-rock musika talde laudioarrak. Bere iraupenaren sekretua izan da gogoko duten musika lagun artean sortu izan dutela beti, anbizio eta pretentsio gehiagorik gabe. Hala ere, melodia eta abesti izugarri dotoreak sortu dituzte argitaratutako disko sortan. 

Ezagutu

Mundo Rata

Trash death metal taldea da Mundo Rata. 2018an sortu zuten hardcore, trash eta metal giroko lau musikari beteranok, eta 2022an argitaratu zuten euren lehen diskoa, 'Despertad' izenekoa.

Ezagutu

Nakkiga

Generotik kanpo ezezagunak badira ere, Amurrioko Black Metal taldeak izan dira Euskal Herriko aitzindariak. Horien artean Nakkiga dago, eduki paganoko banda beteranoa eta bere garaian La Cuadra etxe okupatuan hainbat kontzertu eskaini eta antolatu zituena. Diskografia oso oparoa utzi dute 1999an sortu zenetik taldea. Europan ere jo dute. 

Ezagutu

Okher

Hardcore eta punkaren doinuetan buru-belarri murgildu eta gero, Okherrek beste norabide bat eman zion bere ibilbide artistikoari eta raparen munduan barneratu zen eredu ezberdinak jarraiki, baita musika taldea atzean izanik ere. Hainbat musika lehiaketetan ere parte hartu du laudioarrak. 

Ezagutu

Placton

The Pushermen eta beste proiektu batzuetan aritutako eskarmentu handiko musikariekin, azken hiru hamarkadako rockaren abesti arrakastatsuek jotzen dute urduñar hauek zuzenean .

Ezagutu

Psylocibe

Trash Metal klasikoa berpiztu dute Laudioko eta inguruko musikari beterano hauek. 90ko hamarkadako soinu metal zikina gogoko dutenentzako proiektua. Izan ere, bere kideek urte horietan ere geero hori landu zuten. 

Ezagutu

Radio Revolución

Radio Revolucion proiektua Jurgi Ibarretxe laudioarrak abiatu zuen bere kabuz eta mundu erdia zeharkatu ostean, Aiaraldean batu zen hainbat musikarirekin bakarlaritik taldera salto egiteko.

Ezagutu

Sabin Guaresti

Bere lehen taldea sortu eta gero, Amurrioko bakarlariak kitarrarekin hamaika kontzertu eskaini ditu, bai txapelketetan, kalean edota lokaletan, bere abesti propioak zein gogoko dituen artisten abestiak jotz en.

Ezagutu

The Pushermen

Musikari beteranoek osatzen dute talde hau, zeinak Rythm Blues eta rock abestiak jotzen dituen, Aiaraldeko herri guztietan jo du, %100ean zuzeneko taldea baita.

Ezagutu

Unai Etxebarria

Unai Etxebarria Aiaran bizi den trikitilariak antzinako musika tresna hori doinu garaikdeetara ekartzeko saiakerak egin ditu bakarka, zein bere aitarekin, trikitilaria ere. Horrez gain, ohiko abestiak ere jotzen dute jaietan. 

Ezagutu

Unai Martinez (MRT)

Unai Martinez MRT rap abeslariak bi esparrutan banatzen du jarduera musika munduan. Alde batetik, MC gisa aritzen da oholtza gainean. Bestetik, Streetlight Studioko tresneria baliatzen du gazteak, eskualdeko zein kanpoko artista gazteei euren lanak grabatzeko aukera izan dezaten. 

  Ezagutu

Viernes 6

Paula Barcelo, Ana Rojo, Imanol Velasco, Alex Yarza, Lucia Iturbe eta Oscar Guineak osatzen dute taldea. Amurrioko musika eskolan ezagutu ziren elkar eta estiloa guztiz argi ez duten arren, erreferente anitz dituztelako, ondo pasatzen dute elkarrekin jotzen eta sensatzio hori zuzenekoetara eramaten dute.

Ezagutu

Voltium

Urduña eta Basauriko musikari gazteek eta beteranoek osatzen dute Trash Metal taldea. Metallica bezalako erreferenteak dituzte eta bere soinuak zuzenean aurkezteko prestutasun osoa daukate, erakusteko soinu gogorra eta zikina eta trebezia handia erabat uztargarriak direla.

Ezagutu

Xabi Basterra

Betidanik musika gogoko izan bazuen ere, zaletasun berantiarra izan zen Xabi Basterrarena eta azken urteotan ekin dio abestiak sortzeari, diskoak kaleratzeari eta kontzertuak emateari. Hala ere, nazioarteko bira bitxiak egin ditu, bai bakarka zein lagunekin. Azkena, hain zuzen, Egoitz Uriarterekin egin du. 

Ezagutu

Xabi Jimenez

JOTA ezizen artistikoa erabilita, Laudioko rap abeslariak itxialdian ekin zion bere lehenengo bertsoak sortzeari eta laster inguruko beste abeslariekin batu zen, bai kontzertuak eskaintzeko zein StreetLight Studioan grabatzeko. 

Ezagutu

Xabi Valle

Amurrioko albokari ezaguna da Xabier Valle. Fi ta fik eskola edo taldeko kidea izan zen bere garaian, baina Amurrioko zenbait talde eta proiektuetan ere hartu du parte. Ruben Isasirekin dantza eta musika ikuskizun askotan aritu da alboka jotzen. 

Ezagutu

Yogurinha Borova

Yogurinha Borova izen artistikoaren atzean Eduardo Gaviña laudioarra dago (Laudio, 1966). Abestien sorkuntzan zein ikuskizunen prestaketan ibilbide luzea egin du laudioarrak. Las Fellini taldean hasi zuen ibilibdea 1994an, baina 2004an abeslari gisa ekin zion etapa berriari. Aktorea, show womana eta kabaretaria da. 

Ezagutu

Zutik

Musika proiektu anitzetan aritutako musikariak biltzen ditu Zutik taldeak hc, punk eta oi! doinuak nahasteko. Kontzertuak ematea gogoko duen taldea da hau eta jaietan, txosnetan, gaztetxetan edota tabernetan aukera ematen dietenean, ez dute galtzen zarata dosia jartzeko.

Ezagutu