ARTE HARTZE ZIKLOA 2025
2025 · Irailak 26-Azaroak 22 Eider Garcia iruditegiaren egilea.
Naia Vallejo spotaren egilea.
Udazken bat. Ospakizun bat. Sei emanaldi. Zortzi erritu. Ekitaldi batzuek proposamen artistiko bat baino gehiago barnebilduko dute: artisten topaleku izan, harreman berriak eragin, diziplina-artekotasuna sustatu, eta, ekitaldi guztien ondoren, publikoaren eta artisten arteko solasaldiari tarte bat emanez.
Eider Garcia ilustratzaileak iruditegiaren egilea. Naia Vallejo spotaren egilea.
-
Urbanbat Fest · Irailak 26. 19.00. Podcast ekitaldia: ez zurean ez nirean. Beñat Saratxaga, Handy eta Biitxirekin batera, Opción18 kolektiboko Garazi Morodio arkitektoak eta Judy artista, ekoizle eta Dj gazteak bat egingo dute antolatutako mahai inguruan. Hirikoa denaren eta ez denaren arteko tentsioei buruz hitz egingo dugu, baita kulturarako sarbidean, lanean eta zaintzan eragiten duten espazio eta dinamikei buruz ere, hiritik kanpo bizi garenean
-
Arte Plastikoak Eskualdean · Irailak 26. 19.00. Erakusketa irekia. Asier Handy eta Biitxi. Asier Handy (Bilaketa baten kontakizuna) eta Biitxi (Indarra) lanean egon ziren uztailaren 7tik 17ra Faktorian. Irailaren 26an irekiera emango diogu egindakoaren erakusketari. Ikusgarri egongo dena urriaren amaierara arte.
-
Hitzaurrea ·
Irailak 28· 12.00. Ibilbide kulturala + soinu esperientzia + solasaldia. Piszifaktoria eta Fikzio Fabrika: Irati Agirreazkuenaga, Xabi Landabidea, Eneko Olazabal eta Mikel Ayllon.
Mugikorra eskuetan hartu eta entzungailuak jantzi ondoren, parte hartzaileoi etxetik herriko kaleetara ateratzeko gonbita egingo digu piszifaktoria ideien laborategiak. Nork bere herriko kaleak modu desberdin batean ibiltzeko, entzuteko eta sentitzeko balio duen esperientzia bat da, norberak hartzen dituen erabakien arabera, leku batera edo bestera eramango gaituena.
Esperientzia honek Loraldiaren Sorkuntza Digitalerako Beka irabazi du, eta Euskal Herriko arte bizien eremuan parekorik ez duen obra bat da.
-
Hezur Berriak · Urriak 19 · 18.00. Bertso saio literario musikatua. Ane Labaka, Ines Osinaga, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeitia. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. Hezur berriak poema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatua eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu.
-
Enarak · Urriak 30. 18.00. Zinema + solasaldia. Beñat Iturrioz Perezek zuzendutako eta Bira Kooperatibak eta Elkarte Txikiak ekoitzitako film dokumentala da. 1967an, frankismo betean, apaizgai gazte batzuek musika talde bat sortu zuten euskarazko rocka egiteko: Enarak. Ehunka kontzerturen ondoren, 1971n, modu misteriotsuan desagertu ziren. 50 urte geroago, kantariaren semea bilaketa xelebre batean hasi zen taldearen arrastoen atzetik, filmen labirinto batean murgilduz. Juanjo Iturrioz, Jose Iñurrita, Antton Lopez eta Jesus Calvete dira protagonistak.
-
Elkarrizketan · Urriak 30· 18.00. Dantza + solasaldia. Oihana Vesga eta Mikel Vesga. Elkarrizketan / about a common place aita eta alabak partekatzen duten solasaldi dantzatua da. Elkargune bat, egunerokoan elkarbanatzen dituzten espazioetatik at, gorputzen topagune bat. Koreografia haien bizipenez zeharkatua dago, eta oreka, entzumena, jolasa, babesa eta ondarea dira, besteak beste, mugimenduan azaleratzen diren arloak.
Urbanbat Fest · Irailak 26. 19.00. Podcast ekitaldia: ez zurean ez nirean. Beñat Saratxaga, Handy eta Biitxirekin batera, Opción18 kolektiboko Garazi Morodio arkitektoak eta Judy artista, ekoizle eta Dj gazteak bat egingo dute antolatutako mahai inguruan. Hirikoa denaren eta ez denaren arteko tentsioei buruz hitz egingo dugu, baita kulturarako sarbidean, lanean eta zaintzan eragiten duten espazio eta dinamikei buruz ere, hiritik kanpo bizi garenean
Arte Plastikoak Eskualdean · Irailak 26. 19.00. Erakusketa irekia. Asier Handy eta Biitxi. Asier Handy (Bilaketa baten kontakizuna) eta Biitxi (Indarra) lanean egon ziren uztailaren 7tik 17ra Faktorian. Irailaren 26an irekiera emango diogu egindakoaren erakusketari. Ikusgarri egongo dena urriaren amaierara arte.
Hitzaurrea · Irailak 28· 12.00. Ibilbide kulturala + soinu esperientzia + solasaldia. Piszifaktoria eta Fikzio Fabrika: Irati Agirreazkuenaga, Xabi Landabidea, Eneko Olazabal eta Mikel Ayllon. Mugikorra eskuetan hartu eta entzungailuak jantzi ondoren, parte hartzaileoi etxetik herriko kaleetara ateratzeko gonbita egingo digu piszifaktoria ideien laborategiak. Nork bere herriko kaleak modu desberdin batean ibiltzeko, entzuteko eta sentitzeko balio duen esperientzia bat da, norberak hartzen dituen erabakien arabera, leku batera edo bestera eramango gaituena.
Esperientzia honek Loraldiaren Sorkuntza Digitalerako Beka irabazi du, eta Euskal Herriko arte bizien eremuan parekorik ez duen obra bat da.Hezur Berriak · Urriak 19 · 18.00. Bertso saio literario musikatua. Ane Labaka, Ines Osinaga, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeitia. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. Hezur berriak poema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatua eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu.
Enarak · Urriak 30. 18.00. Zinema + solasaldia. Beñat Iturrioz Perezek zuzendutako eta Bira Kooperatibak eta Elkarte Txikiak ekoitzitako film dokumentala da. 1967an, frankismo betean, apaizgai gazte batzuek musika talde bat sortu zuten euskarazko rocka egiteko: Enarak. Ehunka kontzerturen ondoren, 1971n, modu misteriotsuan desagertu ziren. 50 urte geroago, kantariaren semea bilaketa xelebre batean hasi zen taldearen arrastoen atzetik, filmen labirinto batean murgilduz. Juanjo Iturrioz, Jose Iñurrita, Antton Lopez eta Jesus Calvete dira protagonistak.
Elkarrizketan · Urriak 30· 18.00. Dantza + solasaldia. Oihana Vesga eta Mikel Vesga. Elkarrizketan / about a common place aita eta alabak partekatzen duten solasaldi dantzatua da. Elkargune bat, egunerokoan elkarbanatzen dituzten espazioetatik at, gorputzen topagune bat. Koreografia haien bizipenez zeharkatua dago, eta oreka, entzumena, jolasa, babesa eta ondarea dira, besteak beste, mugimenduan azaleratzen diren arloak.
-
Joseba Irazoki· Azaroak 13. 19.00. Musika + solasaldia. Urrian argitaratu duen bakarko disko instrumentalaren aurkezpena. GITARRA LEKEITIOAK izenekoa. Gitarra hutsezko kontzertua. Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) dugu 2017an Irazokik berak plazaratu zuen Gitarra Onomatopeikoaren jarraipena, eta album hari zerion batere loturarik gabeko jakin-min baten sentipena berriz ere aurkitzen dugu honetan, baina are gehiago handitua. Uztartu egiten dituelarik gitarrarekiko konpromiso erabatekoa eta ukimenezko arintasun bat, ia egorik gabea, Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) honek oinarritzat hartzen du Gitarra Onomatopeikoa haren gama zabala, eta emaitza zinez zorabiagarria da.
-
Arte Eman Festa · Azaroak 22· Goizetik gaualdera. Arte Hartze Zikloaren azkeneko emanaldia: Faktoriako artista egoiliarren eta bekadunen jaialdia. Libe Estebaranz, Oscar Pascual, Gontzal Royuela, Jone Amezaga eta Manu Gaigne, Eneritz Artexe eta Paula Urquijo, Leire Sanjurjo eta Alberto Fernandez (AHZ24 bekadunak).

ARTE HARTZE ZIKLOA 2024
2024 · Irailak 15-Azaroak 23 Eider Garcia iruditegiaren egilea.
Naia Vallejo spotaren egilea.
Sei emanaldi, igandero hamabost egunetik behin. Sormena biluzten duen zikloa. Udazkeneko igande arratsaldeetan Aiaraldean. Zuzeneko ikuskizunak (antzerkia, kontzertu eta hitzaldi performaiboak, errezitaldi bertso-performatiboak...) eta artistekin solasaldiak.
-
Goroldiorik ez · Irailak 15. 18.00. Artziniegako Artearen Santutegian. Piszifaktoria ideien laborategia. Natura eta kultura uztartzeko asmoaz, mendi ibilbide gidatu bat. Emanaldia osatzeko komunitatearekin batera tailer bat antolatu zen, hainbat historio berreskuratzeko zein elkarbanatzeko.
-
RR · Irailak 29. 18.00. Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Maialen Lujanbio. Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzunezkoa.
-
Eukaliptus + Loa,Loa · Urriak 13· Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Batetik, Jon Ander Urresti monolaborantzari buruzko komedia kritikoa hitzaldi performatiboan aurkeztu du, Beñat Urrutia eta Matxalen de Pedrorekin batera. Bestetik, Maider Lasa Santamaria, bere proiektuan zazpi euskal nana tradizional berreskuratu ditu, horiek eraldatzeko eta sortzeko asmoa bersio berrriak.
-
Soinu-mugitu + Amorante · Urriak 27 · Detroiteko Shua group konpainiak 'Soinu-mugitu' site specfic esperientzia aurkeztu zuen. Amorante Harriherrihar diskaren aurkezpena, kontzertuan.
-
La descarada · Azaroak 10. Ane Gebararen 'la descarada' antzerki pieza.
-
Arte Eman Festa! · Azaroak 23· Kultur Faktoriaren sormen egonaldiak eta bekak urte osoan zehar eman duena erakusgai, sortzaile guztien topaketa jaialdi gisa antolatu dugu egun honetan (dantza piezak, erakusketak, proiekzioak, solasaldiak, musika, inprobisazioak...). Guztira, hamabi sortze-lan eta sormen-prozesu biziak! ·

ARTE HARTZE ZIKLOA 2023
2024 · Urriak 8-Abenduak 2 Eider Garcia iruditegiaren egilea.
Naia Vallejo spotaren egilea.
-
Zuhaitzekin solasean · Urriak 8. Artziniegako Artearen Santutegian. Literatura, musika eta akrobazia. Rouge Elea konpainiarekin eta euskal idazleen elkartearekin batera.
-
'Larriak Azpian' +' YouYou-Irrintzi'·
Urriak 15. Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Batetik,
Patas de Gansa
dantza kolektiboaren pieza. Bestetik, Bruselaseko
The YouYou ahots-performantze
taldeak Aiaraldeko irrintzilariekin batera sortutako pieza
-
'Meteo+ Belarriprest' · Azaroak 5 · Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Miren Narbaiza eta Itziar Garalucek Meteo proiektua sortu dute elkarrekin: zuzeneko musika-giroa eta arte bisualak uztartzen dituzte. Amaia Bono antzezlea eta performerrak 'nire lehen sortzelan euskaraz' taularatu du.
-
Artxibo Biluzia' + 'Forever'+ 'Panpina Hautsien dantza' ·Azaroak 19 · Aiaraldea Ekintzen Faktorian · Metrokoadroka sormen laborategiaren antzezlan berriena. Maite Aizpurua eta Mejillon Tigre Forever antzezlan piezaren dramaturgia testua idazten ari dira, Faktoria Sormen bekari esker. Zatitxo bat irakurriko digute, aurrerapen gisa. Idoia 'Hatxe' pianojoleak kontzertu labur bat eskainiko digu aurretik, agertokitik kanpo: emakumeengan ezarritako etiketak berrinterpretatzeko proposamen musikala.
-
Arte Eman Festa! · Abenduak 02 · Kultur Faktoriaren sormen egonaldiak eta bekak urte osoan zehar eman duena erakusgai, sortzaile guztien topaketa jaialdi gisa antolatu dugu egun honetan (dantza piezak, erakusketak, proiekzioak, solasaldiak, musika, inprobisazioak...). Guztira, hamasei sortze-lan eta sormen-prozesu biziak!