
Arte Arnasa
Deialdi bidezko Sormen bekak
2025 sormen bekak
/EBAZPENA

Natalia Albeniz
'Menditik ibili, Uretan sartu' · Arte `plastikoak
Proiektu honen bidez, hausnartu nahi da banaka eta kolektiboki, gure nortasunaren eraikuntzan naturguneekin elkarreraginak daukan rolari buruz. Jolasaren, behaketaren eta ikusmenaz haraindiko ia zentzumen guztien bidez gertatzen den elkarrekintza.
Proiektuaren beste helburuetako bat da espazio horiek gaur egun eta bertan bizitako esperientziaren memoria eginez hautemateko dugun moduari buruz hausnartzea. Zer aldatu da? Zer neurritan berresten ditugu bizitako espazioak? Zeren arabera aldatzen da haien inguruan dugun pertzepzioa?

Nagore Tamayo
'Nolako Zura. Hileta bat inozentziari ' · Dantza eta kantua
"Ama -bereagatik- negarrez ikustean heldutu nintzen, hezur ta haragizkoa zela ohartzean.
Zimenduak ere apur daitezke.
Behin berotu gintuenak ez gaitu betirako babestuko.
Nola itzuli etxera? -oinarrira, norberarenera.”
Dantza garaikidea, jotak eta sampleak biltzen dira hemen, ama-alaba harremanaren arrakaletatik inozentzia hil, eta errealitateari pastel koloreak kenduz.

Rlantz
'Uhinen dantza ' · Musika
Proiektua musika elektroniko atmosferiko eta esperimentalaren esparruan kokatzen da. Soinu-esperimentazioa oinarri hartuta, sintetizadoreak eta efektu analogikoak erabiliko dira, textura aberatsak eta giro sakonak sortzeko. Nahiz eta instrumentalizazioak pisu handiagoa izan, euskarazko ahotsak ere erabiliko dira zenbait abestitan. Gainera, zuzenean eskaintzeko moduan arreta berezia jarriko da, efektu gehienak eta zenbait melodia zuzeneko interpretazioan sartzeko.

Julen Zubiete
'Argi jolasak ' · Ikus-entzunezkoak
“Argi-jolasak” izeneko proiektua ikusentzunezko lan esperimental bat da. Proiektuaren behin-behineko izenburuak ongi definitzen du zein den proiektuaren asmoa esperimentazio lan honekin: jolastea. Jolasa ikasteko modurik onena bezala ulertzen du Julenek eta oraintxe bertan argiarekin jolastu nahi du; argia esperimentatzeko “jostailua” izan dadila.
Proiektu honetan argia eta honek material ezberdinekin elkarreragitean duen portaera aztertu nahi dut. Izan ere, bere inguruan argi-fenomenoak ikusten dituenean behatzen geratzen da eta haiekin jolasten hasten da.
Sormen bekak 2024
LAU SORMEN BEKA ESLEITU DITU
/AIARALDEKO KULTUR FAKTORIAK
Aiaraldea Kultur Faktorian lau sormen proiektu lagunduko ditugu uda honetan, beste horrenbeste sormen bekaren bidez.
Diziplina guztietatik jaso ditugu proposamenak: dantza, literatura, multimedia, antzerkia, musika... Horietako zenbaitek, gainera, diziplina bat baino gehiago uztartzeko asmoa erakutsi dute euren proiektuetan.
Guztira, hogei proiektu aurkeztu dizkigute, bakarkakoak eta taldekakoak, eta esan beharra daukagu oso zaila izan dela lau bakarrik aukeratzea, oso proposamen interesgarriak, deigarriak eta gauzatzen ikusteko irrika piztu digutenak izan direlako.
Iruditu zaigu sormenari emana pertsona ugari daudela gure inguruetan, bai hemen Aiaraldean eta baita Euskal Herri osoan ere. Oraingo honetan, beka-deialdiaren oinarrietako irizpideak kontuan hartuta eta aurkeztu diren proiektu guztien artean lau bakarrik aukeratzeko derrigortasuna auto- aplikatuta, Arte Arnasa sormen bekak honako proiektu hauei ematea deliberatu dugu.

Martz
'Koloreko pertsonak' · Arte `plastikoak
“Koloreko Pertsona” pinturan zentratutako arte plastikoen proiektu bat da, eta bere ikuspegi nagusia arraza-identitatearen, kultura-hegemoniaren eta bestearen pertzepzioaren arteko tentsioak aztertzea da.

Malen Atxa eta Xabi Basterra
'Des(ez)berdin' · Musika
Bi musikari. Bi bakarlari. Bi ikuspuntu ezberdin. Sortzeko
bi era ezberdin. Eta bi belaunaldi ezberdin. Baina, hain
dira ezberdinak?

Goizane Rodriguez
'Ermualde. Begirada eta kontzeptu artistiko berriak' · Arte bisualak
Eskulturaren bidez Ermualdeko aztarnategi arkeologikoaren ondarea berrinterpretatu du.
Azalpen bideoa

Garazi Egiguren
(Komorebi produkzioak)
'Argilunak sarea' · Dantza & ikus-entzunezkoak
Dolu prozesu batetik sortu da Argilunak proiektua. Galera batek eragindako krisi existentzialaren terapia izaten hasi eta eraikitako bizitza eredua kuestionatzeko adierazpen bidea bilakatu da. Alabaina, bizipen pertsonla den hau, unibertsalizatzeko ariketa izan nahi du. Bizipen hauek ardazten dituzten sentimentu eta emozioak unibertsalak baitira. Nire minak zuretik du, zureak niretik duen bezala.
Sormen bekak 2023
_ ebazpena
● Kirrikiri · ipuin bilduma interaktiboa
Maider Ramirez Martín eta Oihane Ibarra Salinas (Laudio)
●
Forever - Lagunekin bakarrik tatuatu daitek
e
·
antzezlana
Maite Aizpurua Olaizola, Intza Alkain Ibarguren eta Mejillon Tigre Kolektiboa.
●
Cuchara de Plata o Llaves
·
bideo-narrazio esperimentala
Ane Azkona Galarraga (Donostia)
●
Eskutik
·
dantza urbano koreografia interdiziplinarra
Harkaitz Gorostiaga Estiballes (Laudio).
Ebazpenaren azalpen guztiak, faktoriaren hurrengo erronkak eta sortzaileentzako gonbidapen berriak:
Prentsa oharra