SORMEN FAKTORIA

SORMEN FAKTORIA Aiaraldeko, Euskal Herriko eta Nazioarteko sortzaile disziplina anitzak saretu, ahaldundu eta eszenaratzeko kabia da, hegan egiteko beharrezko pauso-aldia eta atsedenaldia eskaintzen duena.  
2021ean ateak ireki genituenetik, musikaz gain, beste hamaika diziplina garatu ditugu gurean, haien artean nabarmentzen direnak: dantza, literatura, zinema, antzerkia, argazkigintza, bertsolaritza eta ikus-entzunezkoak .
GURE ARDATZAK
Sormen Faktorian euskarazko kulturaren sorkuntza eta sustapena ardatz ditugu. Horregatik, hainbat egoitza artistiko, sorkuntza beka eta espazio lagapen eskaintzen ditugu besteak beste, sortzaileei beren proiektua garatzeko aukera emanez.
SORMEN FAKTORIAREN HELBURUAK
Ekimen hauek euskarazko kultur adierazpenak indartzea dute helburu, bai Aiaraldeako ingurunean eragin positiboa sortzea ere. Gure asmoa tokiko sortzaileei bultzada ematea da, baina era berean, eskualdekoak ez diren sortzaileak Aiaraldera bertoko testuingurua ezagutzera etor daitezen erakartzea ere bada, ideien eta ikuspegi ezberdinen arteko trukea sustatuz, sareak sortuz eta euskararen bidez komunitatea aberastatuz.