2026 · Irailak 11-Azaroak 21                                                                                                                                                                         Lorea Larrinoa iruditegiaren egilea.                                                                                                                                                                                                                                                                   Naia Vallejo spotaren egilea.

Aiaraldetik, Euskal Herriko ekialdea eta mendebaldea lotuko dituen euskara eta sorkuntza zubia izango da Arte Hartze Zikloa.

2026ko irailetik azarora bitartean, Aiaraldeak Euskal Herriko ekialde eta mendebaldeko artistak bilduko ditu Arte Hartze Zikloaren baitan. Topaketa, elkarlan eta hausnarketarako gune izango da egitasmoa, euskarak zubi lana eginez eta sormena kolore zein forma anitzez jantziz.

Arte Hartze Zikloa aurten ere artisten arteko ezagutza, harremanak eta sareak ehuntzeko espazioa izango da, baita kultur sektorearen indarberritzerako mugimendu bat, komunitatea gerturatu eta sendotzeko une ahaztezin bat ere. Euskal Herriko lurralde desberdinetatik etorritako artistak elkartuko dira, beren begiradak, praktikak eta galderak partekatzeko, eta etorkizuneko lankidetza berriak irudikatzeko. EHko perfierietatik, haize bolada sortzaileak elkartuz, urrunekoa gerturatuz.  

ARTE HARTZE ZIKLOA 2026

Irailak 11 · 18:30 Arte Hartze Irekiera eguna: Podcast irekia + Auhen kontzertua 
BAGOAZ, BAZATOZ? Norena da euskarazko kulturgintza? Nork egiten du? Nork kontsumitzen du? Eta, batez ere, nola egin dezakegu gazteontzat biziago, desiragarriago eta ausartago? / Rapetik abiatu eta haren mugak zabaltzen dituen proposamena da AUHEN. Odei Barroso, Pierre Sangla, Peio Lambert, Xabi Etcheverry, Bastien Marianne eta Patxi Amuletek osatutako seikote lapurtarrak hitzaren indarra eta soinu-geruza askotarikoak uztartzen ditu, atmosfera trinko eta ñabarduratsua eraikiz. Bi urteko sormen-prozesuaren ondoren kaleratu dute bost kantuz osatutako lehen EPa. Raparen kodeak oinarri hartuta, taldeko kide bakoitzaren nortasuna ageri da kantuetan, intentsitatearen eta barealdiaren artean mugitzen den proposamen musikala osatuz.

Urriak 2 · 19:00 Fusible aldearen kontzertua 

Fusible 2016an sortu zen Ziburuko plazan, Ibai Zubeldia (Noiz) baterian eta Txomin Ugartemendia (Panda Valium, Mäirü) gitarra eta makinetan.  Neu! eta Dut-en eraginarekin, bi EP kaleratu zituzten 2017an. 2019an lehen LP-a atera zuten, formatu zabalagoan, eta ordutik Atabal, Baleapop, EHZ eta beste hainbat oholtzatan aritu dira. Erreferentzia berriek bultzatuta (King Gizzard and the Lizard Wizard, Robert Wyatt..) Krautrock, post punk eta experimetazioa jorratzen ditu hirukote instrumentalak.  Gaur egun, Julien Labatek (Zetkin, Sister Simone) baxuan lagunduta, zuzeneko potentea eskaintzen dute.

Urriak 18 · 19:0 Paxkal Irigoyen kontzertua
Paxkal Irigoyen Etxeberri (1988) musikaria da. Haurtzarotik, musika ikasi eta praktikatu du, eta laborantxako ikasketak burutu ondoan, naturalki berriz musikara itzuli da. Azken urteetan hainbat taldetan parte hartu izan du: 667, Totem, TUD, Holako, Zezenaren Taldea, Bilau, Txost!, BBAX, Frigo, Bloñ, Fifita edota bere izenean, taldeka eta bakarka.
Urriak 22 · Maita Kultura [12:00-14:00] eta Marta Castro [16:00-19:00]

Euskal Herriko ekialde eta mendebaldeko txoko ezberdinetatik kulturgintza sendotzeko tresnak partekatze bidean, Urruñako Maita Kulturako kideak izan ditugu gurean, Kultur Faktoriarekin elkarlanean. Etxe dugun espazioa barrutik bizi izan dugu egunotan; proiektua elkar partekatu. Halaber, Arabako beste eragile artistiko batzuekin saretzeko aukera izan dugu. Lehen geldialdia Idoia Zabaletaren Azala Kreazio Espazioar  ingurukoa izan zen. Laudioko Parkea Kultura Topagunean ere izan ginen, azken urteetan egindako lana elkarbanatze harira. Baita Otazanen kokatutako Garaion Sorgingunera  hurreratu ere, sorkuntzarako espazioa gertutik ezagutzeko. Egonaldiari tailer batekin eman genion bukaera, Maita Kulturaren eskutik jasotakoa. Bertan, haien proiektua ezagutarazi eta lanean jarraitzeko gakoen baitan aritu ginen. Orobat, Marta Castro kultura-zuzenbidean adituak, formakuntza zabala eskeini zigun, oinarrizko kultur kudeaketari buruzkoa. S ortzaile eta kultur eragileek beren ekimenak aurrera eramateko behar dituzten tresnak eskuratzeko aukera emanez, a berasgarria bezain erabilgarria.  Kulturgintza bizia eusten, antolatzen eta partekatzen dena ere badelako. 

Azaroak 1 · 18:00 Ibantuta Ibantuta Zine ikuskizuna
Zine-ikuskizuna  da proiektu honen muina. Bakarkako emanaldi hibrido bat da, Oud poesiarekin, dantzarekin eta bideo musikalen proiekzioarekin nahasten duena. Urtebetez 12 herrialdetan zehar 40 musikari baino gehiago ezagutu ondoren, zine ikuskizun honek kolaborazio ugari aurkezten ditu, hari-instrumentu tradizionalen esentzia argitan emanez. Txinatik Mediterraneora, India, Kazakhstan, Uzbekistan edo Iran bezalako herrietatik zeharkatuz, Ibantutak paisaia soinudun eta bisualen labirinto batera garamatza, bere lagunarekin, Oud-a, bidaiaren Arianaren haria.


Azaroak 21 · 18:00  Arte Eman Festa Arte Eman Festa
Sormen egonaldietan izandako artisten saio irekiak (Itxaso Gardoki, Nerea Lizarralde, Andrea Berbois eta Jon Garrido Gallado) + If Matxikote bekadunaren erakusketa + Hor Hor taldearen kontzertua.

ARTE HARTZE ZIKLOA 2025

2025 · Irailak 26-Azaroak 22                                                                                                                                                                            Eider Garcia iruditegiaren egilea.
                                                                                                                                                                                                                                                                   Naia Vallejo spotaren egilea.

Udazken bat. Ospakizun bat. Sei emanaldi. Zortzi erritu. Ekitaldi batzuek proposamen artistiko bat baino gehiago barnebilduko dute: artisten topaleku izan, harreman berriak eragin, diziplina-artekotasuna sustatu, eta, ekitaldi guztien ondoren, publikoaren eta artisten arteko solasaldiari tarte bat emanez.  

  • Urbanbat Fest · Irailak 26.  19.00. Podcast ekitaldia: ez zurean ez nirean. Beñat Saratxaga, Handy eta Biitxirekin batera, Opción18 kolektiboko Garazi Morodio arkitektoak eta Judy artista, ekoizle eta Dj gazteak bat egingo dute antolatutako mahai inguruan. Hirikoa denaren eta ez denaren arteko tentsioei buruz hitz egingo dugu, baita kulturarako sarbidean, lanean eta zaintzan eragiten duten espazio eta dinamikei buruz ere, hiritik kanpo bizi garenean

  • Arte Plastikoak Eskualdean · Irailak 26.  19.00. Erakusketa irekia. Asier Handy eta Biitxi. Asier Handy (Bilaketa baten kontakizuna) eta Biitxi (Indarra) lanean egon ziren uztailaren 7tik 17ra Faktorian. Irailaren 26an irekiera emango diogu egindakoaren erakusketari. Ikusgarri egongo dena urriaren amaierara arte.

  • Hitzaurrea · Irailak 28· 12.00. Ibilbide kulturala + soinu esperientzia + solasaldia. Piszifaktoria eta Fikzio Fabrika: Irati Agirreazkuenaga, Xabi Landabidea, Eneko Olazabal eta Mikel Ayllon.  Mugikorra eskuetan hartu eta entzungailuak jantzi ondoren, parte hartzaileoi etxetik herriko kaleetara ateratzeko gonbita egingo digu piszifaktoria ideien laborategiak. Nork bere herriko kaleak modu desberdin batean ibiltzeko, entzuteko eta sentitzeko balio duen esperientzia bat da, norberak hartzen dituen erabakien arabera, leku batera edo bestera eramango gaituena.

    Esperientzia honek Loraldiaren Sorkuntza Digitalerako Beka irabazi du,  eta Euskal Herriko arte bizien eremuan parekorik ez duen obra bat da.
  • Hezur Berriak · Urriak 19 · 18.00. Bertso saio literario musikatua. Ane Labaka, Ines Osinaga, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeitia. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. Hezur berriak poema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatua eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu.

  • Enarak · Urriak 30. 18.00. Zinema + solasaldia. Beñat Iturrioz Perezek zuzendutako eta Bira Kooperatibak eta Elkarte Txikiak ekoitzitako film dokumentala da. 1967an, frankismo betean, apaizgai gazte batzuek musika talde bat sortu zuten euskarazko rocka egiteko: Enarak. Ehunka kontzerturen ondoren, 1971n, modu misteriotsuan desagertu ziren. 50 urte geroago, kantariaren semea bilaketa xelebre batean hasi zen taldearen arrastoen atzetik, filmen labirinto batean murgilduz. Juanjo Iturrioz, Jose Iñurrita, Antton Lopez eta Jesus Calvete dira protagonistak.

  • Elkarrizketan · Urriak 30· 18.00. Dantza + solasaldia.  Oihana Vesga eta Mikel Vesga. Elkarrizketan / about a common place aita eta alabak partekatzen duten solasaldi dantzatua da. Elkargune bat, egunerokoan elkarbanatzen dituzten espazioetatik at, gorputzen topagune bat. Koreografia haien bizipenez zeharkatua dago, eta oreka, entzumena, jolasa, babesa eta ondarea dira, besteak beste, mugimenduan azaleratzen diren arloak.

  • Joseba Irazoki· Azaroak 13. 19.00. Musika + solasaldia. Urrian argitaratu duen bakarko disko instrumentalaren aurkezpena. GITARRA LEKEITIOAK izenekoa. Gitarra hutsezko kontzertua. Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) dugu 2017an Irazokik berak plazaratu zuen Gitarra Onomatopeikoaren jarraipena, eta album hari zerion batere loturarik gabeko jakin-min baten sentipena berriz ere aurkitzen dugu honetan, baina are gehiago handitua. Uztartu egiten dituelarik gitarrarekiko konpromiso erabatekoa eta ukimenezko arintasun bat, ia egorik gabea, Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) honek oinarritzat hartzen du Gitarra Onomatopeikoa haren gama zabala, eta emaitza zinez zorabiagarria da.

  • Arte Eman Festa · Azaroak 22· Goizetik gaualdera. Arte Hartze Zikloaren azkeneko emanaldia: Faktoriako artista egoiliarren eta bekadunen jaialdia. Libe Estebaranz, Oscar Pascual, Gontzal Royuela, Jone Amezaga eta Manu Gaigne, Eneritz Artexe eta Paula Urquijo, Leire Sanjurjo eta Alberto Fernandez (AHZ24 bekadunak). 

ARTE HARTZE ZIKLOA 2024

2024 · Irailak 15-Azaroak 23                                                                                                                                                                            Eider Garcia iruditegiaren egilea.
                                                                                                                                                                                                                                                                   Naia Vallejo spotaren egilea.

Sei emanaldi, igandero hamabost egunetik behin. Sormena biluzten duen zikloa. Udazkeneko igande arratsaldeetan Aiaraldean. Zuzeneko ikuskizunak (antzerkia, kontzertu eta hitzaldi performaiboak, errezitaldi bertso-performatiboak...) eta artistekin solasaldiak.  

  • Goroldiorik ez · Irailak 15.  18.00. Artziniegako Artearen Santutegian. Piszifaktoria ideien laborategia. Natura eta kultura uztartzeko asmoaz, mendi ibilbide gidatu bat. Emanaldia osatzeko komunitatearekin batera tailer bat antolatu zen, hainbat historio berreskuratzeko zein elkarbanatzeko.

  • RR · Irailak 29.  18.00. Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Maialen Lujanbio. Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzunezkoa. 

  • Eukaliptus + Loa,Loa · Urriak 13· Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Batetik, Jon Ander Urresti monolaborantzari buruzko komedia kritikoa hitzaldi performatiboan aurkeztu du, Beñat Urrutia eta Matxalen de Pedrorekin batera. Bestetik, Maider Lasa Santamaria, bere proiektuan zazpi euskal nana tradizional berreskuratu ditu, horiek eraldatzeko eta sortzeko asmoa bersio berrriak. 

  • Soinu-mugitu + Amorante · Urriak 27 · Detroiteko Shua group konpainiak 'Soinu-mugitu' site specfic esperientzia aurkeztu zuen. Amorante Harriherrihar diskaren aurkezpena, kontzertuan.

  • La descarada · Azaroak 10. Ane Gebararen 'la descarada' antzerki pieza.

  • Arte Eman Festa! · Azaroak 23· Kultur Faktoriaren sormen egonaldiak eta bekak urte osoan zehar eman duena erakusgai, sortzaile guztien topaketa jaialdi gisa antolatu dugu egun honetan (dantza piezak, erakusketak, proiekzioak, solasaldiak, musika, inprobisazioak...). Guztira, hamabi sortze-lan eta sormen-prozesu biziak! · 

ARTE HARTZE ZIKLOA 2023

2024 · Urriak 8-Abenduak 2                                                                                                                                                                            Eider Garcia iruditegiaren egilea.
                                                                                                                                                                                                                                                                   Naia Vallejo spotaren egilea.

  • Zuhaitzekin solasean · Urriak 8.  Artziniegako Artearen Santutegian. Literatura, musika eta akrobazia. Rouge Elea konpainiarekin eta euskal idazleen elkartearekin batera.

  • 'Larriak Azpian' +' YouYou-Irrintzi'·  Urriak 15. Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Batetik,  Patas de Gansa  dantza kolektiboaren pieza. Bestetik, Bruselaseko  The YouYou ahots-performantze  taldeak Aiaraldeko irrintzilariekin batera sortutako pieza

  • 'Meteo+ Belarriprest' · Azaroak 5 · Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Miren Narbaiza eta Itziar Garalucek Meteo proiektua sortu dute elkarrekin: zuzeneko musika-giroa eta arte bisualak uztartzen dituzte. Amaia Bono antzezlea eta performerrak 'nire lehen sortzelan euskaraz' taularatu du.

  • Artxibo Biluzia' + 'Forever'+ 'Panpina Hautsien dantza' ·Azaroak 19 · Aiaraldea Ekintzen Faktorian · Metrokoadroka sormen laborategiaren antzezlan berriena. Maite Aizpurua eta Mejillon Tigre Forever antzezlan piezaren dramaturgia testua idazten ari dira, Faktoria Sormen bekari esker. Zatitxo bat irakurriko digute, aurrerapen gisa. Idoia 'Hatxe' pianojoleak kontzertu labur bat eskainiko digu aurretik, agertokitik kanpo: emakumeengan ezarritako etiketak berrinterpretatzeko proposamen musikala.


  • Arte Eman Festa! · Abenduak 02 · Kultur Faktoriaren sormen egonaldiak eta bekak urte osoan zehar eman duena erakusgai, sortzaile guztien topaketa jaialdi gisa antolatu dugu egun honetan (dantza piezak, erakusketak, proiekzioak, solasaldiak, musika, inprobisazioak...). Guztira, hamasei sortze-lan eta sormen-prozesu biziak!