Dantza
Dantza kategorian aintzat hartu dira dantzari lotutako egitura edota praktika ezberdinak: garaikidea, tradizionala, kalekoa, beste batzuen artean.
Aiara Dantza Taldea
1983an sortutako eragilea da Aiara Dantza Taldea. Amurrioko jaietan sortu zen, herrian desagertu zire nbeste 2 taldeak ordezkatzeko. Geroztik, 6-70 urteko 180 dantzari inguru batzen ditu taldeak. Aiaraldeko herri ugaritan egiten dituzte emanaldiak, baita Euskal Herrian zehar ere.
EzagutuAinhize Solaun
1990ean Murgan jaioa. Dantzari gisa hainbat proiektutan hartu du parte: Piano taupadak emanaldian, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren euskara egunen koreografiak sortu edota erakusten... Dantza estilo ugari gorpuztu ditu aiararrak, ikasketak eta zaletasuna uztartuta.
Akelarre dantza taldea
2020. urtean sortu zen Laudioko neska gazteen dantza taldea. Euskal dantzetatik abiatuta doinu modernagoekin osatu dituzte koreografiak azken urteetan, eta emanaldi bereziak ere eskaini izan dituzte, Korrontzi taldearekin kasu.
Haizea Paris
1993. urtean jaiotako laudioarra da Haizea Paris Bengoetxea. Algarabia dantza taldean aritu izan da hainbat urtez sevillar dantzak praktikatzen. Talde horrekin zenbait emanaldi eskaini izan ditu Andaluziar Etxean zein herriko plazan.
Iñigo Martinez
Dantzari eta aktore laudioarra da. Hainbat dantza pieza eta ikus-entzunezkotan hartu du parte. Horien artean ezagunena 'Armugan' dokumentala da. Horrez gain, hainbat antzerki pieza sortu eta oholtzaratu ditu Bartzelonan eta munduan barrena.
Itxarkundia
1978.urtean sortu zen Laudioko Itxarkundia dantza taldea. 2018an bete zituen 40 urte, eta omenaldi gisa herriko jaietako pregoilari izendatu zuten eragilea. Adin orotako dantzariak biltzen ditu taldeak, euskal dantza tradizionalak eta modernoak uztartzen dituztelarik.
Izaskun del Cerro
Urduñako dantzaria da, zumba zein ariketa fisikoen saioak gidatzen urte luzez ibilitakoa. Besteak beste, Urduñako nagusien egoitzan, Laudioko hainbat gimnasioetan, Amurrioko kiroldegian zein beste hainbat txokotan dantza-saioak gidatu izan ditu.
EzagutuJanire Etxabe
Janire Etxabe (Arrankudiaga, 1979) duela bost urte sartu zen dantza bertikalaren munduan, Harria Herria filma grabatzeko. Hainbat sari jaso ditu ikus-entzunezko horrek nazioarteko jaialdietan.
Paula Urquijo
Izugarri gaztea izan arren, Paula Urquijok ibilbide profesional oparoa egin du dantzaren munduan. Lehenik eta behin, diziplina klasikoan trebatu zen eta gero erabaki zuen dantza garaikidera bideratzea bere jarduera. Nizan eta Euskal Herrian maiz egin du lan, nahiz eta Madrilen duen bizitokia egun.
EzagutuSaydi Lubanzadio
Aiaraldean eta atzerrian klaseak eman eta jaso ondoren, urrezko aukera heldu zitzaion Saydi Lubanzadiori 'Fama, a bailar' telebista saioaren bidez eta ondo baino hobeto baliatu zuen. Geroztik, Lola Indigo edota Natti Pelusho artistekin egin du lan.