Ikus-entzunezkoak

Ikus- entzunezkoen kategorian hainbat diziplina aintzat hartu ditugu: film luzeak, film laburrak, webserieak, zinema zuzendariak... 

Ada Kusmierz

Ada KusmierzLaudion bizi da eta hainbat websailen grabaketan parte hartu du A film to kill for ekoiztetxearekin. 

Ezagutu

Ager Mendieta

Zinemagile laudioarra da Ager Mendieta. Hainbat ikus-entzunezko lanetan hartu du parte, hainbat arduretan. 2017an “New Talent” saria jaso zuen Zinebi jaialdian 'La Petite Mort' filma laburragatik.

Ezagutu

Carlos Varela

Carlos Varela Adalid Bilbon jaio zen, baina urteak daramatza Artziniegan bizitzen. Marrazkigintza du ofizio eta pasio. Euskal Herriko komikigintzaren eta animaziozko zinemagintzaren sorreratik dabil mundu horretan sartuta, eta bi Goya sari jaso ditu egindako lanagatik. Orain Digipen bideojoko eskolan dabil lanean, arte departamentuaren arduradun eta irakasle moduan.  

Ezagutu

David Gamboa Ortazar

David Gamboak zinema bizitzen eta arnasten du egunero. Irakaslea da Zinema Eskolan, baina film luzeen zuzendaria ere bada. 'Las noches que mirábamos al cielo' izan da azkena eta zientzia fikzioa eta komedia uztartzen zuen istorio horrek munduko hainbat jaialditan egon zen.

Ezagutu

Eneko Arcas Nogales

Bi sorkuntza esparrutan murgilduta dago Eneko Arcas Nogales aretarra. Alde batetik, 'Heraldos del mañana' fantasiazko liburua plazaratu du. Bestetik, aktore lanetan aritu da, 'Igelak' filma luzean, besteak beste.

Ezagutu

Esti Urresola

Esti Urresola zinemagile laudioarrak nazioarteko oihartzuna lortu du Berlinalen parte hartze arrakastatsua izan ostean '20.000 especies de abejas' filmarekin, baina hori baino lehen esperientzia handia metatu du 'Cuerdas', 'Polvo somos' edota 'Voces de papel' film laburrekin. Lan horiei esker Malagako Biznaga saria jaso du, eta aitortzak ere izan ditu Zinebin edota Forqué sarietan.

Ezagutu

Fernando Moleres

Fernando Moleres urduñarra argazkilaritza dokumentaleko erreferentea da eta hainbat nazioa rteko sari jaso ditu. Bere lan ezagunena zentratu zen Sierra Leonako espetxeetan dauden umeen egoeran. Horrez gain, haurren esplotazioari edo Antartidan aldaketa klimatikoak ekarri dituen ondorioei buruzko erreportajeak ere egin ditu.

Ezagutu

Imanol Delgado

Ibilbide oparoa egin du Imanol Delgadok bideo-jokoen esparruan. 3D ingurugiroak diseinatzeaz arduratzen da, eta hainbat ekoizpen ospetsuetan lan egin du: Metro Exodus, Call of duty WWII, Cyberpunk 2077 eta Blood and Truth VR, besteak beste.

Ezagutu

Iñigo Martinez

Dantza garaikidean hasi zuen bere ibilbidea Iñigo Martinezek eta horrek Europako hiri ezberdinetara eraman du, trebakuntza programa eta proiektu ezberdinekin. Halaber, antzezle gisa toki bat topatu du eta 'Armugan' edota 'Los renglones torcidos de dios' filmeetan. 

Ezagutu

Iosu Vakerizzo

Londresen zinema ikasi eta gero, bere ibilbide artistikoa Norvegiara eraman zuen Iosu Vakerizzok. Artearen esparruan bere jarduera profesionala garatu du, baina azken urteetan bere pelikula propioak eta esperimentalak grabatu ditu. Horrek munduko hainbat jaialdietan parte hartzea erraztu dio.

Ezagutu

Janire Usategui

Janire Usategi argazkilari profesionala da. Amurrioko bizilagunak naturguneetan ateratzen ditu batik bat argazkiak: familiei, haurdun daudenei, ezkontzen direnei... Erretratu lanetan gailendu da, batik bat, azken urteetan. Jare Photography markapean lanean dihardu. 

Ezagutu

Javier Ruiz Lili

Urduñako argazkilari ezaguna eta zaletua da Jaier Ruiz Lili. Herriko eta inguruko ekimenetan argazki kolaborazio ugari egin izan ditu, besteak beste, Aiaraldea Komunikabidearekin. Argazkietako asko, gainera, oso orijinalak izan dira: lego pieza edo panpinekin eraikitako eszenak kasu. 

Ezagutu

Jose Montes

Argazkilari familiako kidea, Jose Montesek bere aitaren urratsak jarraitu zituen eta hainbat urtez argazkiak egin ditu hedabideentzat. Edonola ere, bere pasioa ez da irudi errealistak egitea, baizik eta argazki esperimentalak sortzea.

Ezagutu

Josu Zaldibar

Josu Zaldibar aiarra Euskal Herriko argazkigintzako erreferenteetako bat da, ez soilik bere irudien kalitateagatik, baita Blackcamera akademia zuzentzen duelako eta BasqueDokFestival sortu duelako, zeinak nazioarteko argazkilari dokumentala lantzen dituzten egileak ekartzen dituen.

Ezagutu

Julen Zubiete

Kuban, Katalunian edota Madrilen ikus-entzunezkoetan trebatu ondoren, industriako langile gisa ari da Zubiete, baina horrez gain, proiektu pertsonalak landu ditu, adibidez, 'Agur artzai', zeinak balio izan dion Mendi Film Festivalen saria jasotzeko. 

Ezagutu

Kepa Sojo

Komedia generoko hainbat filme zuzendu ditu laudioarrak, bai film laburrak zein luzeak, antzezle oso famaturekin -'La pequeña suiza', esaterako-, baina horrez gain, zinema irakaslea da Sojo EHUn eta arte diziplina horri lotutako liburuak ere argitaratu ditu. 

Ezagutu

Kevin Iglesias

Kevin Iglesias amurrioarrak zinemaren esparru anitzak kontrolatzen ditu eta gidoilari, zuzendari eta ekoizle lanak egin ditu. Edonola ere, Iglesiasek bere burua definitu behar badu, ekoizletzat jotzen du eta eremu horretan garatu du, gehienbat, bere jarduera profesionala. 

Ezagutu

Leire Larisgoitia

Leire Larisgoitiak ikus-entzunezko ikasketak egin zituen EHUn, baina berehala jo zuen Bartzelonara, non 'Salvados' saioaren ekoizlea izan da urte luzez eta proiektu pertsonalak ere egin ditu, errefuxiatuen edota Irlandako gatazka armatuari buruzkoa, besteak beste.

Ezagutu

Leyre Barrokal

Leyre Berrocalek 90ko hamarkadan hasi zuen bere lana film eta telebista saioetan. Hain zuzen, telebistan agertutako lehen pertsonaia lesbianaren ardura hartu zuen 'Mas que amigos' saioan eta geroztik bestelako proiektutan ere agertu da: La que se avecina, El precio de la libertad...

Ezagutu

Luis Vil

Beti zirkuitu komertzialetik at eta antzezle ez profesionalekin, gehienetan, Luis Vil zuzendari aiaraldearrak hainbat film labur sortu ditu, maiz gai sozialak edo politikoak lantzen.

Ezagutu

Maied Urrutia

Urte luzez argazkigintzan trebatu ondoren, Maied Urrutiak esperimentazioaren bideak jorratu ditu, hainbat lehiaketetan parte hartu eta, horrez gain, arte adierazpen hori zabaltzeari ekin dio, Amurrion bertan ikastaroak eskainita, zeinean jakintza teknikoa landu ez ezik, begirada ere entrenatzen dute. 

Ezagutu

Mikel Ayllon

Mikel Ayllon laudioarrak sormenaren esparru anitzak jorratu ditu idazle moduan, bai antzerkigintzan, zein eleberritan edota 'Daniel|a' telesaioaren gidoian. Sari ugari eskuratu ditu Euskal Herriko eremuan eta horrek atzerrira ere eraman du.

Ezagutu

Rafa Rivas

Hainbat urtez argazkilari gisa aritu ostean, Madrilera eraman zuen bere jarduera profesionalak, kasu horretan editore moduan AFP nazioarteko agentziarentzat, hain zuzen.

Ezagutu

Ruben Ladron de Gebara

Danban jo ostean, Ruben Ladron de Gebarak beste bide bat hautatu du bere sorkuntza adierazteko. Drone batekin esku artean, beste artistekin elkarlanean edo bere kabuz bideoak eta argazkiak egiten ditu. 

Ezagutu

Jose Miguel Llano

Jose Miguel Llano sortzaileak argazkigintzan eman zituen lehenengo urratsak, bai irudiak jasotzen, zein interesdunak trebatzen. Horren ostean, ikus-entzunezkoetara egin du salo eta Amurrioko hainbat proiektutan parte hartu du. Ildo horretatik droneen mundura heldu zen.

Ezagutu

Urtzi Vera

Urtzi Vera naturan egindako argazkietan sortzaile jaioa da eta bereziki Gorbeiako txokoak jaso ditu bere lanetan. Orozkon erreferentea da esparru horretan eta hitzaldiak eskaini ez ezik, argazkigintzan trebatzen ditu orozkoarrak ere.

Ezagutu

Vicente Contreras

Vicente Contreras sortzaileak bi mundu bateratzen ditu: argazkilaritza eta mendia. Hasieran argazkilaritza trebakuntzan jaso bazuen ere, gero eski instruktore bilakatu zen eta horri esker bere bi bokazio horiek uztartzen ditu, natura eta argazkiak. Bere trebezia hainbat aldiz aitortu dute Pirenayca aldizkarian edota Amurrioko Udalak antolatzen duen lehiaketan.

Ezagutu

Xabier Ramos

1997an jaiotako okondoarra da, argazkilaria. Batik bat, naturari lotutako argazkigintza jorratzen du. Erakusketa propioak sortu eta plazaratzeaz gain, "Las aves silvestres" natura-argazkilaritza lehiaketako finalista izatea lortu zuen 2022an. 

Ezagutu