Bertsolaritza

Bertsolaritzari lotutako kategoria honetan hainbat azpi praktika aintzat hartzen dira: bertsolariak, bertso eskolak, beste batzuen artean. 

Begoñe Olabarria

1979an Orozkon jaioa. Bertsolaritzarekin lotuta hainbat ekimenetan hartu du parte, batez ere, gai-jartzaile lanetan. Hala, Bizkaiko Txapelketa Nagusiko gai-jartzaile zein aurkezle izanda hainbat urtez. Horrez gain, Orozkoko Potolari Bertso Eskolako kidea ere bada.

Ezagutu

Belate Olabarria

1979an Orozkon jaioa. Bertsolaritzarekin lotuta hainbat ekimenetan hartu du parte, batez ere, gai-jartzaile lanetan. Gaur egun, gainera, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere bada. 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan hasi zen gai-jartzaile taldean eta 2016 eta 2018ko txapelketetan ere horretan aritu zen. 2017an Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzan hasi zen eta 2020an Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakari izendatu zuen Batzar Orokorrak, aho batez.

Ezagutu

Iñaki Cabeza

1976.urtean jaio zen Iñaki Cabeza Conejo. Arabako bertsolari txapelketan banaka zein taldeka kantatu izan du askotan Iñaki Cabeza amurrioar bertsolariak. Horrez gain, Aiaraldeko Bertso Eskolako kidea da. Idatziz ere hainbat sorta sortu izan ditu, tokiko gaiak ardatz.

Ezagutu

Izar Mendiguren Cosgaya

1988.urtean jaiotako laudioarra. 16 urtetatik bertsolaritzan ibili izan da, eta Arabako eskolarteko txapelketa hainbat aldiz irabazi du. Euskal Herri mailako gazte sariketa ugaritan ere hartu du parte, baita Arabako bertsolari txapelketetan ere. 2012an Uluka taldea sortu zuen eskualdeko 3 lagunekin batera (Irati Mendiguren, Garazi Abrisketa eta Iratxe Gorostizaga) eta gaur-egun Burbuilak izeneko taldeko kidea da. Horrez gain, 'Ertzetik' emanaldi berezian kantatzen du herrirz herri.

Ezagutu

Unai Mendibil

Unai Mendibil lezamarrak esperientzia luzea metatu du bertsolaritzaren munduan. Arabako Txapelketetan maiz parte hartu ez ezik, irakaslea ere izan da eta hori gutxi balitz, bere trebezia abesten eta idazten Mandoilek taldera eraman zuen ere.

Ezagutu