Begoñe Olabarria

1979an Orozkon jaioa. Bertsolaritzarekin lotuta hainbat ekimenetan hartu du parte, batez ere, gai-jartzaile lanetan. Gaur egun, gainera, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere bada. 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan hasi zen gai-jartzaile taldean eta 2016 eta 2018ko txapelketetan ere horretan aritu zen. 2017an Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzan hasi zen eta 2020an Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakari izendatu zuen Batzar Orokorrak, aho batez.

#Bertsolaritza

Kulturguneak  Ikus-entzunezkoak  Antzerkia  Dantza  Bertsolaritza Literatura  Musika  Arte plastikoak