KULTUR FAKTORIA  💌 Urriko buletina

ARTE HARTZE ZIKLOA PODCAST IREKIA "Bagoaz, bazatoz?" · AUHEN · FUSIBLE

MURGILDU SORMENEAN · SORKUNTZA EGONALDIAK 

BIZITZA TRABATUAK

Psikiatriak, psikoterapiak eta talde-fazilitazioak gure bizitzak antolatzeko moduetan duten eraginari buruzko disziplina anitzeko ikerketa eraldatzailea da «Bizitza trabatuak». Argitalpen fisiko batera eramatea da proiektuaren helburua. Proiektuak ikerketa eraldatzailea, literatura garaikidea, saiakera politikoa eta performance autobiografikoaren emaitzak konbinatuko ditu.

SUMENDIA

Performance honek aktina, pintura, testua eta musika konbinatuko ditu, lau disziplina hauek proiektu bakar bat sortuko dute haien artean elkar-biziz.

KONTZERTUA

KONTZERTUA bakarkako zuzeneko kontzertu esperimentala da, trans-bibolina (oktaba-grabeduna), teklatua, Monologue sintetizadorea, ahotsa, euskal melodiak eta elektronika uztartzen dituena. Soinu klasiko, folkloriko, esperimental eta urbanoak elkarrizketan jartzen ditu, minimalismoaren errepikapenetatik folklorearen eskaletara eta soinu garaikideetara mugituz. Trans-bibolinaren teknika hedatuak, efektuak eta inprobisazioa erabiliz, geruzaz geruza mutatuz doan atmosfera eraikitzen du, testura eta soinu berriak sortuz. Musika eta gorputza aldi berean esploratuz, zuzenekoaren presentzia eta mugimendua ere proposamenaren par