BASA ZIKLOA 2026
2026 · Apirila - Ekaina Harkaitz Gorostiaga iruditegiaren egilea.
Zer eskaintzen digu naturak gure sorkuntzak bizigarriagoak izan daitezen? Zer daki gorputzak oraindik hitzetara ekarri ez duguna? Eta zertan eragiten dio euskarak gure sorkuntzeri?
Ziklo artistiko hau geldialdi bat da. Basa, arnasgune bat. Natura, euskara eta gorputza gurutzatzeko espazio bat: elkartzeko, pentsatzeko, gozatzeko, izkutuan, eremu zailetan dagoen informazioa, elkarrekin gorpuztera ausartzeko unea. Ikusezina eta ia izendatu ezin denaren eremu sortzailean, plazerari bidea emateko unea.
Ibilaldiak. Tertuliak. Sorkuntzak. Esperimentazioa. Emanaldiak eta performanceak.
Elkarrekin egoteko, saretzeko eta babesteko.
Geldialdi bat.
Indarberritze kolektibo bat.
-
Lehenengo topaketa · Apirilak 25. · 12.00-21.00. Ibilaldia + tailerra + solasaldia + dastaketa + dokumentala + kontzertuak. Garaion Sorginguneko Amaia Gabilondok eraikitako etxolan denen artean sortzeko unea sortu genuen, eta bitartean Jasone Mitxeltorenarekin auzolan kulturaren inguruan solasean aritu ginen. Eguerdirako Marta Marimonek sortutako bazkari ederra dastatu genuen. Arratsaldean, 'Lurdes Iriondo ez gara alferrik pasako' dokumentala aurkeztu zigun Inge Mendioroz Zuzendariak eta amaitzean solasaldia izan genuen berarekin. Ostean, bi kontzertu izan genituen: Amaia Mirandaren bakarlaria, antzinako gitarrekin inguratuz musikaren bidaian murgildu gintuen; eta Berbalabanakaz taldea, gozamena lubaki, botere ororen kontrako kantu eta dantzekin agurtu eta omendu genuen eguna.
-
'Euskara eta biok' · Apirilak 30 · 18.00. Liburuaren aurkezpena. Andrea Bella uruguaitarra, jatorri euskaldunik ez izan arre, euskaldun peto-petoa da, bai eta erabateko artista polifazetikoa ere. Euskarak zabaldu dizkio ateak parez-pare Euskal Herrian, eta argitalpenaren xede nagusia da gaurdaino euskararekiko egiten ari den bidaia ezagutaraztea. Andreak ilustratutako bidaia-koadernoa proiektu pertsonala da, sketchbook gisara sortutakoa.
-
Galbahe ·
Maiatzak 10 · 12.00. Musika. Testua jarri
. Gotzon Barandiaranen Galbahea poema liburuko kantak oholtza gainera eramateko sortutako taldea da. Poemak musikatu dituzte, errezitaldi formatuan, beraien 'Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko' albumean.
-
Bigarren topaketa · Maiatzak 24 · 10.00-20.00. Tailerra + ibilaldia + dastaketa + saio irekia + solasaldia + antzezlana. Goizeko jarduerak Delikan izan ziren, permakulturaren inguruko tailer eta ibilaldiekin, Maïa Permakulturako Ivan Tellaetxearekin. Arratsaldean berriz, Faktorian, egonaldi artistikoen, Ainhoa Apeztegia eta Garazi Idirinen sorkuntzen saio irekia eta Formol Laborategiaren 'Heriotzak Eduardo du izena' antzezlana izan ziren ikusgai.
-
Amaiera festa · Ekainak 25 · 19:00. Mikel Ayllonen "Kasete" saio irekia. Hausnarketak, fanzinea, dastaketa eta amaitzeko bertso saioa Miren Amuriza eta Uxue Alberdiren eskutik. Izar Mendiguren gai jartzailea.
Lehenengo topaketa · Apirilak 25. · 12.00-21.00. Ibilaldia + tailerra + solasaldia + dastaketa + dokumentala + kontzertuak. Garaion Sorginguneko Amaia Gabilondok eraikitako etxolan denen artean sortzeko unea sortu genuen, eta bitartean Jasone Mitxeltorenarekin auzolan kulturaren inguruan solasean aritu ginen. Eguerdirako Marta Marimonek sortutako bazkari ederra dastatu genuen. Arratsaldean, 'Lurdes Iriondo ez gara alferrik pasako' dokumentala aurkeztu zigun Inge Mendioroz Zuzendariak eta amaitzean solasaldia izan genuen berarekin. Ostean, bi kontzertu izan genituen: Amaia Mirandaren bakarlaria, antzinako gitarrekin inguratuz musikaren bidaian murgildu gintuen; eta Berbalabanakaz taldea, gozamena lubaki, botere ororen kontrako kantu eta dantzekin agurtu eta omendu genuen eguna.
'Euskara eta biok' · Apirilak 30 · 18.00. Liburuaren aurkezpena. Andrea Bella uruguaitarra, jatorri euskaldunik ez izan arre, euskaldun peto-petoa da, bai eta erabateko artista polifazetikoa ere. Euskarak zabaldu dizkio ateak parez-pare Euskal Herrian, eta argitalpenaren xede nagusia da gaurdaino euskararekiko egiten ari den bidaia ezagutaraztea. Andreak ilustratutako bidaia-koadernoa proiektu pertsonala da, sketchbook gisara sortutakoa.
Galbahe · Maiatzak 10 · 12.00. Musika. Testua jarri . Gotzon Barandiaranen Galbahea poema liburuko kantak oholtza gainera eramateko sortutako taldea da. Poemak musikatu dituzte, errezitaldi formatuan, beraien 'Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko' albumean.