Faktoriako margo eta sormen talde amateurra antolatu dugu 2024-2025 ikasturteari begira. Gurene Granderen eskutik, margoan eta sormenean murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko. Irudimena eta sormena ardatz izanik, norbanako zein taldearen alderdi sortzailea indartzea eta ahalduntzea bilatuko dugu eta arreta prozesuan jarriko dugu, emaitzan baino.
Une oro, taldearen gogoen, interesen, ezagutzen, esperientzien... arabera bideratuko da eskola; horren araberako ariketa zehatzak proposatuko dira. Gureneren hitzetan 'margo eskola gozatzeko eta giro lasaien margotzeko asteko unea da. Ohikoan, talde polita sortzen eta taldeak proposatzen dituen proiektuen arabera bideratzen da eskola.'.
Urritik abendura eskolaren frogaldia egingo dugu. Ondoren, taldean eskolaren ebaluazioa egin eta ekainera arte luzatzeko aukera egongo da. Ebaluazio horretan, taldean erabakiko dugu hurrengo hilabeteetan akuarelarekin jarraitu edota teknika berrietan murgiltzea (oleo, grafitoa...). Horrela, taldeari teknika eta baliabide ezberdinak eskainiko zaizkio; ondoren, norbanakoak erabakitzeko bere proiektuak garatzeko ze lengoai erabaki nahi duen, bere interesen arabera.

Gurene Grande
Gurene Grande Orozkoarrak Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon. Kreagune proiektuaren sortzailea.