Literatura
Literatura kategorian aintzat hartu dira genero ezberdinak jorratzen dituzten egileak: komikilariak, historialariak, eleberrigileak, fikzioegileak, beste batzuen artean.

Aketza Merino
Historia garaikideko doktorea da Aketza Merino Zulueta (Amurrio, 1987). Nerbioi Garaiko modernizazio prozesuari buruzko tesia egin zuen, eta Aiaraldeko euskara zein gudak ere ikertu izan ditu (zehazki, Aiaraldeko euskararen historia edota bandoen arteko gudak). 2021ean 'Los granizo y otros bandidos' liburua plazaratu zuen Txalaparta argitaletxearekin.

Amado Gomez
Idazle laudioarra da Amado Gomez Ugarte. 1956. urtean jaio zen, eta ibilbide oparoa egin du literaturaren esparruan. Eleberri eta ipuin bilduma ugari plazaratu ditu hainbat argitaletxerekin. Horrez gain, iritzigile zein kolaboratzaile lanetan dabil hainbat komunikabideetan.

Andere Larrinaga Cuadra
Andere Larrinaga Cuadra EHUko Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea da. Horrez gain, hainbat ikerketa burutu ditu, eta hitzaldiak ematen ere ibilitakoa da Euskal Herrian barrena. Besteak beste, San Telmo museoan grabatugintza originalak Euskal Herrian XIX. mendearen bukaeratik izandako garapena kontatu zuen, zenbait euskal artista interesgarriren lana aztertuta.

Anuntzi Arana
Anuntxi Arana Murillo Luiaondoko antropologoa eta irakaslea da, Angelun, Lapurdin, errotua dagoena, Belgikan urte zenbait egin ondoren. Frantses filologian lizentziatua, AEKko irakasle izan da Baionan, EHEko kidea eta Bortizkeria sexisten aurkako kolektibo feministan ibilitakoa da ere. Ipar Euskal Herriko kondairen inguruan ipuion ugari idatzi ditu: "Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak", "Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak",
"Mari, mairu eta beste" artikulua, "Orozko Haraneko kondaira mitikoak", "Mito hurbilak: euskal mitologia jendeen bizitzan" edota "Euskal mitologiaz: Jentilak eta kristauak" zein "Hilak gure artean: agerpenak eta jai-eskeak".

Arantza Alava
1964an Bilbon jaiotakoa da, baina Urduñan bizi da. "Esencia urbana" eta "Peces de terraza" liburuak idatzi ditu gaur arte. 2020an ekoitzi zuen bere lehenbiziko argitalpena, eta bigarren liburua aurkeztu du dagoeneko.

Boniface Ofogo
Boniface Offogo 1966.urtean jaiotako kamerundarra da, Laudion errotua. Espainiar filologia ikasi ostean Madrilen burutu zituen ikasketak, eta geroztik bitartekari soziokulturala izan da madrileko zenbait komunitateetan. Bere jaioterriko ipuinak sortu eta kontatzen ditu.
Ezagutu
David Sanchez Garcia
Idazle amurrioar gazteak piraten munduan zentratu du sortu duen lehenengo eleberri trilogia. XVIII. mendean girotu du bere istorioa, baina orainaldiarekin harremana galdu gabe. Izan ere, bere bizipenak baliatzen ditu, neurri handi batean, bere literaturaren oinarrirako.

Egoitz Bernaola
Egoitz Bernaolak arteari lotutako ibilbide profesionala egin du Madrilen, baina ez du inoiz bere eskualdea ahaztu eta, hori dela medio, eskura izan dituen fitxategi historikoak arakatu ditu Laudio, Amurrio edota Orozkoko sortzaileen bizipenak azaleratzeko. Nabarmentzekoa da, besteak beste, inguruko margolariei eskainitako arreta euren lanak eta bizitzak berreskuratzeko.

Eneko Arcas Nogales
Bi sorkuntza esparrutan murgilduta dago Eneko Arcas Nogales aretarra. Alde batetik, 'Heraldos del mañana' fantasiazko liburua plazaratu du. Bestetik, aktore lanetan aritu da, 'Igelak' filma luzean, besteak beste.
Ezagutu
Enrique Arberas
Biologoa da Enrique Arberas amurrioarra. Urteak eman ditu eskualdeko zein eskualdetik kanpoko historia eta ingurumena ikertzten, eta zenbait lan plazaratu ditu. Horien artean daude 'Las raices del tejo en Ayala', 'Maroño, un pueblo y un embalse' eta 'Perretxiko, el oro blanco de los vascos' liburuak.

Espido Freire
Espido Freire Bilbon jaio eta Laudion hazi zen. 1999. urtean Planeta Saria irabazi zuen Melocotones helados eleberriarekin, eta aitortza hori eskuratzen zuen idalzerik gazteena bihurtu zen. Ordutik hona dozenaka nobela, ipuin bilduma, entsegu, itzulpen, olerki eta haurrentzako liburu plazaratu ditu.

Haizea Urkixo Gorostiaga
Haizea Urkixo Gorostiagak olerkigintzan jo zuen goia, Urruzuno Lliteratur Lehiaketa irabazita. 15-16 urterekin 'Hegaka' lanari esker irabazi zuen euskal idazle gazteen txapelketa.

Felix Mugurutza
Avnia aldizkaria sortu eta gero, hainbat lan historiko eta etnografiko idatzi ditu Felix Mugurutzak. Horien artean daude Laudioko Udalak argitaratutako 'Laudioko berbak' eta 'Sinesmen eta kondairak', udalerriko euskarari eta ohiturei buruzkoak.
Idoia Sojo
Idoia Sojo idazle okondoarra da. 'Niko' ipuina argitaratu du, berak idatzi eta ilustratutako lana. Hortaz, idatzi ez ezik, marraztu ere egiten du; marrazkilaria ere bada. Batik bat, haurrentzako kontakizunak sortu ditu.

Inma Diaz
Poesia liburu ugari plazaratu ditu Inma Diez Gonzalez idazle amurrioarrak. 'Brumas de plata' argitaratu zuen 2010ean, 'Tus alas' 2011an, 'Rumor de nieve' 2012an, 'Las horas silenciosas' 2013an eta 'Los surcos de la vida' 2016an.

Inma Roiz
'El viaje de Aixa' eta 'Oro verde' eleberri historikoek publiko finkoa eta zabala ekarri diote Inma Roiz okondoarrari. Edonola ere, bere istorioak ez ezik, enkarguzko liburu komunitarioak ere idatzi ditu, Aiarako emakumeei buruz, esaterako.

Irune Llaguno Ibarretxe
"India: inicio del camino" liburuaren egilea da Irune Llaguno Ibarretxe laudioarra. 1978.urtean jaio zen idazlea, eta oraingoz, eleberri bakarra plazaratu du. Indian egon zen bizitzen tarte batez, eta bertan bizitakoak ekarri ditu liburura idazleak.
EzagutuIsa Diaz
Laudion urte luzez bizi izan da Isabel Diaz de Ugarte. 1966.urtean jaio zen, eta olerki asko idatzi izan ditu. Alberdania argitaletxeak, esaterako, 2020.urtean plazaratu zuen 'Sano erradikal' bere lehen poesia liburua.
Ezagutu
Jagoba Rey Gotxi
Jagoba Rey Gotxik (Artziniega, 1990) Chico salvaje liburua plazaratu berri du Fanes argitaletxearekin. Bere belaunaldiaren nondik norako ugari jaso ditu artziniegarrak bere lehen lanean.

Jon Galdos
Apalatxeetako Bidezidorrean bizitako abenturei buruzko liburua plazaratu zuen Jon Galdosek 2020an. 2017an osatu zuen kirolari eta abenturazale lezamarrak Estatu Batuetako bide mitiko hori, eta bertan bizitakoak jaso zituen 'Basajaun en el sendero de los Apalaches' lanean.
EzagutuJon Ander Martinez de Murguia
Abesti ezagunen bertsioak plazaratzen ditu Jon Ander Martinez de Murguia gazte amurrioarrak Instagramen, Tik Token eta Youtuben. 'Música en el corazón' liburua plazaratu zuen 2021ean.

Jose Manuel Toscano
Jaiotzez basauriarra da Jose Manuel Toscano, baina Urduñan bizi da. 2021ean plazaratu zuen bere lehen liburua: 'Una deuda inesperada'. Hiru istoriok osatzen dute lana.

Juanjo Hidalgo
Juanjo Hidalgo historialari eta arkeologoak hainbat testu argitaratu ditu eskualdeko iraganari buruz, bai Avnia aldizkarian, zein bere kabuz. Erreferentziazko liburuak idatzi ditu, besteak beste, Aiaraldeko txakolinari buruz.
Ezagutu
Kepa Barañano
Kepa Barañano laudioarrak autoekoizpenaren bidea hartu du euskal literaturan ez zituen topatzen gaiak lantzeko. Historia, esperientzia propioak eta gatazka politikoa du hizpide maiz.
Ezagutu
Kepa Sojo
Komedia generoko hainbat filme zuzendu ditu laudioarrak, bai film laburrak zein luzeak, antzezle oso famaturekin -'La pequeña suiza', esaterako-, baina horrez gain, zinema irakaslea da Sojo EHUn eta arte diziplina horri lotutako liburuak ere argitaratu ditu.
EzagutuMaria Luisa Goikoetxea
Ictus batek aulki gurpildunean utzi ondoren, Maria Luisa Goikoetxeak bizitza berria abiatu behar izan zuen, borrokak erabat baldintzatu duena. Esperientzia horiek guztiek eraman zuten urduñarra liburu autobiografikoa idaztera.

Patxi Iturregi
Hamarkadak eman ditu Patxi Iturregik euskal literaturan murgilduta, bereziki, kontakizun laburrak idazten. Urte luzeren etenaldiaren ondoren, erretiroa baliatu du bere pasioari bide emateko eta itsasoan girotutako hainbat istorio berri sortzeko. Izan ere, Laudioko Euskaltegia zuzendu baino lehen, marinela izan zen laudioarra
.
Sara Cabrera
Laudioko kazetariak erakutsi du literatura idazteko ere jaio dela eta jadanik bi eleberri idatzi ditu, horietako bat 'Marcada por el demonio' trilogiaren lehenengo zatia. Fantasia eta kutsu soziala eta politikoa dituen testuak jorratzen ditu.

Txani Rodriguez
Laudioko idazlerik ezagunena arrakasta handia lortu zuen 'Los ultimos románticos' eleberriari esker; Euskadi Literatura Saria, itzulpenak atzerrian eta filme bat. Dena den, liburu hori baino lehen beste sorta bat idatzi zuen, Aiaraldean girotuak neurri batean edo bestean.
Ezagutu