Arte plastikoak
Arte Plastikoen kategorian hainbat arte plastiko praktika aintzat hartzen dira: argazkilaritza, arkitektura,
arte instalazioa, diseinua, eskultura, ilustrazioa, margoa, performancea, zeramika, beste batzuen artean.
Aintzane Iturribarria
Aintzane Iturribarria Ruiz 1988an jaiotako artziniegarra da. Arte Ederrak ikasi zituen, eta hainbat diseinu lan egin ditu geroztik.
Aitziber Duarte
Laudioko artista plastikoa. Arte Ederrak iksi zituen eta ilustrazioaren esparruan hasi zen lanak egiten. Orain, aldiz, zeramikaren munduan murgilduta dago, eta elkarlan ugari egin ditu, Kulturlab ekimenarekin, kasu.
Ezagutu
Alejandro Quincoces
Alenjandro Quincoces berez Bilbon jaio zen baina aspaldidanik bizi da Artziniegan eta herrian dauka bere estudioa. Handik atera dira hainbat koadro eta horietako batzuk orain New Yorken daude. Gainera, hamaika sari jaso ditu, BMW saria, besteak beste.
Ezagutu
Anabel Perez de Aguado Resa
Anabel Perez de Aguado Resa performance sortzailea da aretarra da. Batik bat haurren lapurreta zein amatasun ereduei kritika egiteko baliatu du artea.2018an haur lapurtuei buruzko erakusketa estreinatu zuen.
Ander Pérez
Ander Perez Puelles artista laudioarrak Arte Ederren gradua eta Arte Sorkuntza eta Ikerketa Masterra egin zituen EHUn. Arte instalazioak osatzen ditu, eta bere lanak hainbat tokitan egon dira ikusgai: Azkuna zentroan, Okela Sormen Lastegian edota Laudioko Kulturlab ekimenean, besteak beste. Une honetan ikerketa praktiko proiektu bat garatzen ari da Azkuna Znetroko Babestu programaren barruan.
Andoni Diaz
Andoni Diaz barneko espazioen diseinatzailea da formazioz eta ogibidez, eta hainbat ekimenetan hartu du parte. Amurrioko Udalak Juan Urrutia plazan osatutako "Denboraren tunela" erakusketa osatzeaz arduratu zen, besteak beste.
Casilda Marañon
1948an Kripanen (Arabar Errioxa) jaiotakoa da Casilda Marañon Calleja. Material berrerabilgarriekin egindako mozorro ikusgarriak sortu ditu. Hainbat mozorro lehiaketetan gailendu da bere sormen eta birziklatze lan kreatiboei esker.
Eider Garcia Gomez
1996an jaiotako amurrioarra da. Ilustrazioan eta diseinuan gailendu da azken urteetan sortzaile gaztea. Batik bat, Mugimendu Feministari lotutako iruditegia sortu du. Horrez gain, sorkuntza eta diseinu gradua ikasu zuen; eta Mugimendu Feministaren iruditegia ikertu zuen. Gazte erakundearentzat ere lan asko egin izan du.
Elene Urquijo Esparza
Ilustratzailea da Elene Urquijo Esparza arrankudiagarra. 'El nido' izeneko umeentzako liburua argitaratu zuen 2021ean eta enkarguzko lanak ere egiten ditu, bideo-jokoei buruzko aldizkari baterako, besteak beste. Bere sorkuntza propioekin uztarzen ditu enkarguzko lan horiek.
Fidel Largatxa Arze
1959.urtean jaiotako barakaldoarra da Fidel Largatxa. Laudion bizi izan da urte luzez, baina Orozkon dago finkatua j ada. Tailagintzan eta eskulangintzan ibilbide luzea egin du eskualdean; batetik sortzaile gisa, eta bestetik irakasle lanetan.
Floren Usia Barbara
Orozkoko komikigile eta ilustratzailea da Flores Usia Barbara. Aiaraldea Komunikabidearekin hainbat lan plazaratu ditu, baita Orozkoko baserriei buruzko ilustrazioak ere.
Garazi Ureta
Artearen Historiako Gradua eta Kultura Kudeaketa masterra ikasi du Garazi Uretak eta kultura jarduera hori uztartu du ikus-entzunezkoen eta argazkien sorkuntzarekin.
Gurena Grande
Gurene Grande Martinez keramikagile eta artisaua da. 1980.urtean jaio zen, eta tailer propioa du Orozkon. Keramika lantzeaz gain, margo irakaslea ere bada zenbait ikastarotan.
EzagutuHiru
Aintzane eta Maria Angeles Rojo ahizpek bere amarekin sortutako proiektu artistikoa da Hiru. Oihal bidez adin ezberdinetarako piezak sortzen dituzte: mototsekoak, buru-zapiak, giltzariak eta abar.
EzagutuIbai Labega Alogoacil heading
Ibai Labega Algoacil arropa diseinatzailea da, 1984an Arrankudiagan jaiotakoa. Besteak beste, ETB1eko 'Goazen' eta 'Bagoaz' telebista saioetako jantzitteriaz arduratu da. Alabaina, moda diseinatzaile gisa bere marka propioa dauka.
Iker Txabi Gauna
Iker Txabi Gauna amurrioarrak Arte Ederrak ikasi zituen eta hainbat ekimenetan parte hartu du orduz geroztik. 2016an, adibidez, 'Artearen Hazia' erakusketa kolektiboan hartu zuen parte, Amurrioko beste hainbat sortzaile gazterekin batera.
Ines Laresgoiti
Ines Laresgoiti 18 urterekin joan zen herritik kanpora ikastera eta lanak Mexikora eraman du. Forbes aldizkarian ilustrazioak argitaratu ditu eta artearen munduan buru belarri sartu da.
EzagutuInhar Minguez Astorika
Ilustrazioaren eta arte plastikoen esparruan dihardu Inhar Minguez Astorkia gazte amurrioarrak. 2022ko Amurrioko Jaietako kartel lehiaketa irabazi zuen, 'Entropia' izeneko lanarekin.
Iraia Aspuru
1989.urtean jaiotako amurrioarra da. Aiara Dantza Taldearen sustatzaileetako bat izan da urte luzeetan, eta bertsolaritzan ere aritutakoa da. 2020.urtean Sorpresa proiektua sortu zuen Laura Saratxaga diseinatzailearekin batera.
EzagutuIrati Rodriguez
1986an jaiotako margolaria da Irati Rodrigez. Luma da bere izen artistikoa, eta bere margolanekin erakusketak antolatu izan ditu, batik bat, Urduñan. Lehenbiziko erakusketa Alondeigan jarri zuen, eta bigarrena Mahor liburu-dendan.
EzagutuIrune Izer
1988.urtean jaiotako amurrioarrak ilustrazio ugari egin izan ditu 'Izer' markapean. Horrez gain, diseinatzaile grafikoa da, eta Elkar argitaletxearen liburu-azalak egiten ditu. Berak sortutakoak dira, halaber, zenbait liburu ezagunen irudiak.
Izaskun Alonso Saratxaga
Izaskun Alonso Saratxaga eragile oso aktiboa da Laudion hormairudigintzan eta bere lanak herri horretan zein eskualdeko beste toki batzuetan topatu daitezke. Horrez gain, SOS Laudioko Lamuza Parkea plataforman aritu zen eta orain KulturLab proiektuan ere aritzen da. EHUko irakaslea ere bada.
Jasone Pikatza
1967.urtean jaiotako urduñarra da Jasone Pikatza Iturriza. Margolanak egiten ditu, batez ere, akuarela estilokoak. Gainera, tokiko ingurune edo leku esanguratsuak aukeratzen ditu ilustratzeko; eta bere lanekin zenbait erakusketa antolatu izan ditu eskualdeko kultur azpiegitura askotan.
EzagutuJose Maria Pinto
Jose Maria Pinto margolari artziniegarrak ibilbide oparoa egin du pinturaren munduan. Bost aldiz hautatu dute Reina Sofia sariketan. 2022an, gainera, bere seme Mikelekin batera hautatu zuten.
Jugatx Jiashang Larrakoetxea
Izugarri gaztea izanik ere, Jugatx Jiashang Larrakoetxeak Ikastolen Elkarteak deitutako komiki lehiaketa irabazi zuen, manga kutsuzko istorioa sortuta, Amaiaurgo gazteluaren setioa hizpide hartuta.
EzagutuKepa Barañano
Kepa Barañano laudioarrak autoekoizpenaren bidea hartu du euskal literaturan ez zituen topatzen gaiak lantzeko. Historia, esperientzia propioak eta gatazka politikoa du hizpide maiz.
EzagutuMaied Urrutia
Urte luzez argazkigintzan trebatu ondoren, Maied Urrutiak esperimentazioaren bideak jorratu ditu, hainbat lehiaketetan parte hartu eta, horrez gain, arte adierazpen hori zabaltzeari ekin dio, Amurrion bertan ikastaroak eskainita, zeinean jakintza teknikoa landu ez ezik, begirada ere entrenatzen dute.
EzagutuRaisa Alava
Arte Ederretan trebatua, Raisa Alava aiararrak bere estilo propioa eta koloretsua garatu du ilustratzaile moduan euskarri anitzetan, bai Euskal Herriko zein atzerriko argitalpen garrantzitsuetan (The New Yorker, esaterako), zein muraletan, zeramikan edota Frantziako Tourraren kartelean. Nazioartean lortutako proiekzioak Mexikora eraman du, besteak beste.
EzagutuRuben Lopez Ranero
Amurrion jaioa, Orbeko Etxean abiatu zuen bere ibilbidea serigrafian eta teknika hobetu zuen Bartzelonan. Gero Berlinen finkatu zuen bere etxea eta han kontzertuen kartel mordoa sortu ditu munduko nazioarteko talde zaratatsu ugarirentzat.