Antzerkia
Antzerkiaren kategorian hainbat azpi diziplina aintzat hartu dira: antzezlea, zuzendaria, gidoilaria, antzerki taldeak, beste batzuen artean.
Agurtzane Intxaurraga
1966an jaio zen Orozkon. Antzerki eta film zuzendaria da. 1980ko hamarkadan Arte dramatiko ikasketak egin zituen, baina Donostiako Orfeoian ere kantu ikasketak eginikoa da. Hika teatroa antzerki taldeko zuzendaria izan da, eta antzerkitik harago telebistan ere egin izan du lan, hainbat telesailetako zuzendaritzan (Goenkale). Zineman Teresa eta Galtzagorri animazio filma zuzendu zuen 2016an, eta Goya sarietara izendatuta egon zen lan horrekin 2017an. 2022an Garnacha de Haroko XXV. Antzerki Lehiaketan Zuzendari onenaren saria jaso zuen.
EzagutuAimara antzerki taldea
Amurrioko Antzerki taldea da Aimara. Urtero antzerki laburren obraren bat prestatzen dute, Amurrio Antzokian aurkezteko. Horrez gain, antzerki laburren jaialdia antolatzen dute udalerrian, beste zenbait ziklorekin batera.
Egoitz Bernaola
Arte Ederrak ikasi ostean, Madrilera jo behar izan zuen Egoitz Bernaola Luxak bere trebezia erakusteko aukera izateko. Horrezkero, antzerki ekoizpen handietan hartu du parte, besteak beste, 'El Rey Leon' ikuskizun famatuan. Beste batzuetan ere utzi du bere sinadura, 'My Fair Lady" kabaretean, esaterako.
EzagutuGuiomar Puerta
Madrilen finkatuta, Guiomar Puerta antzezleak hainbat film eta telebista saiotan parte hartu du. Horien artean daude 'Embarazados', 'Derecho a soñar', '45 revoluciones', 'El verano que vivimos', 'Estoy vivo' edota 'Montecristo'. Hori bai, 'Goenkale' saioan hasi zen.
Kaitin Allende
Kazetaritzan eta komunikazioan urte luzeak lan egin ostean, bakarrizketak egitea erabaki zuen Kaitin Allende okondoarrak, euskaraz, gainera. Ibilbide laburra egin badu ere, oholtza ugarira igo da eta umore lehiaketa irabaztea lortu du.
Mikel Ayllon
Mikel Ayllon laudioarrak sormenaren esparru anitzak jorratu ditu idazle moduan, bai antzerkigintzan, zein eleberritan edota 'Daniel|a' telesaioaren gidoian. Sari ugari eskuratu ditu Euskal Herriko eremuan eta horrek atzerrira ere eraman du.
EzagutuOihala Zabaltzen
Anbizio handiko antzerki eredua alde batera utzita, hiru hamarkada baino gehigo bete ditu Oihala Zabaltzen taldeak, urtero gutxienez lan bat prestatuta, beti ikusleen entretenimenduan pentsatuta. Horrela, umorezko hainbat pieza sortu dituzte, maiz filme edo obra arrakastatsuak erreferente hartuta.
Pablo Ibarluzea
Parisen mimo diziplinan trebatu ostean, Pablo Ibarluzeak anbizio handiko hainbat proiektu abiatu ditu: mimo akademia, antzezlanak... Hala ere, inoiz ez dio uko egin beste sortzaile batzuekin elkarlanean aritzeari, besteak beste, Piszifaktoria Laborategiarekin.
Yogurinha Borova
Yogurinha Borova izen artistikoaren atzean Eduardo Gaviña laudioarra dago (Laudio, 1966). Abestien sorkuntzan zein ikuskizunen prestaketan ibilbide luzea egin du laudioarrak. Las Fellini taldean hasi zuen ibilibdea 1994an, baina 2004an abeslari gisa ekin zion etapa berriari. Aktorea, show womana eta kabaretaria da.
Zutoia Alarcia
Zutoia Alarcia antzezleak esperientzia handia metatu du ibilbide luzean. Laudioko antzerki talde batean hasi ondoren, ETB2n, Antena 3 eta Telecinco telebistetako telesaioetan egin zuen lan. Famatuenak 'El comisario' eta 'Periodistas' izan ziren.