IZASKUN DEL CERRO
DANTZA eta MUSIKA
Urduñako dantzaria da, zumba zein ariketa fisikoen saioak gidatzen urte luzez ibilitakoa. Besteak beste, Urduñako nagusien egoitzan, Laudioko hainbat gimnasioetan, Amurrioko kiroldegian zein beste hainbat txokotan dantza-saioak gidatu izan ditu. Horrez gain, konposatzailea ere bada. 'Piano taupadak' proiektuarekin estreinatu zituen bere kantu propioak 2019.urtean. Gainera, 'Oroitzen hondarrak nota txikietan' emanaldiarekin poesia eta musika uztartu izan ditu Mikel Etxaburu idazlea eta Nerea Zuloaga abeslaria bidelagun. Egun, 'Burbuilak' taldeko piano-jolea ere bada.