Maider Ramirez & Oihane Ibarra

'Kirrikiri'
ipuin bilduma interaktiboa

Laudioko sortzaile hauek 'Bidean' elkartea sortu dute beraien proiektuak gauzatzeko: literatura eta ilustrazioa uztartuta.

Kasu honetan, ipuin bilduma interaktibo bat sortu nahi dute Faktoriaren sormen bekaren laguntzaz.

Azalpena bideoa

Harkaitz
Gorostiaga

'Eskutik' koreografia interdiziplinarra

Laudioko sortzailek, Kale eta hiri-dantza oso gaztetatik lantzen ari da, oraingoan, musika eta koreografia uztartu nahi ditu.

Olatz Salvadorren kanta bat izango du abiapuntua, mugimenduen bidez soinuari eszenan presentzia eta gorputza emateko.

Azalpen bideoa

Ane
Azkona

'Cuchara de plata o llaves' · bideo esperimentala.

Psikoanalistek erabilitako teknika bat da zilarrezko koilararena edo giltza sortarena: pazienteak lo hartu eta eskuetatik erori eta zaratak esnarazi egingo du, ametsa oso fresko duela.

Azkonak bideo-narrazio oniriko bat onduko du bekarekin, etxegabetzeei buruz.

Azalpen bideoa

Maite Aizpurua
& +

'Forever'
antzezlanaren
hasiera fasea

Betirako den hitz bat lagunekin bakarrik tatuatu daiteke. Ideia horretatik, laguntasunaren aldeko antzezlana sortzea da asmoa.

Maite Aizpurua zuzendari lanetan, Intza Alkain aktorearen eta Mejillon Tigre gidoigileen laguntzarekin.

Testu dramatikoaren sorkuntzarako baliatuko dute beka.