Kultur Faktoriaren sormen beka eta egonaldiek urte osoan zehar eman dutena erakusgai, sortzaile guztien topaketa jaialdi gisa antolatu dugun egitarau berezian.

    Arratsalde osoan zehar ikusi ahalko ditugu dantza piezak, erakusketak, proiekzioak, solasaldiak, musika, inprobisazioak... Guztira, hamasei sortze-lan eta atzean egondako prozesu biziak!

                Sortzaileak

                Sormen bekadunak

                • Maider Ramirez eta Oihane Ibarra / Haur literatura eta ilustrazioa 

                • Maite Aizpurua, Intza Alkain eta Mejillon Tigre kolektiboa / Dramaturgia testua

                • Harkaitz Gorostiaga / Dantza Urbanoa

                • Ane Azkona / Zine esperimentala

                 Kultur Faktoriak 2023an lau sormen beka eman ditu, beste horrenbeste proiektu artistiko garatzen laguntzeko. Aurten aurkeztu diren proposamenen artean, sortzaile hauek izan ziren selekzionatuak. Ezagutu beraien proiektu kreatiboak hemen: sormen bekak.

                Sormen egonaldiak

                2023ko uda hasieran

                • Myriam RZM Soinu esperimentala DIT

                • Patas de Gansa kolektiboa / Dantza garaikidea

                • Asier Gogortza Argazkilaritza estenopeikoa

                • Kaittin Allende Umore bakarrizketa

                2023ko udazkenean

                • Paula Urquijo Dantza garaikidea

                • Ane Gebara eta Aitor Vinagret Antzerkia

                • Joseba Agirrezabalaga / Marrazketa eta soinua

                • Aitzol Iraola / Dantza eta antzerki fisikoa

                Kultur Faktorian lau sormen egonaldi antolatu genituen uda hasieran, gonbidapen bidez, eta beste lau sormen egonaldi antolatu ditugu, deialdi irekian. Ezagutu beraien prozesu kreatiboak hemen: sormen egonaldiak.

                Egitaraua

                Abenduaren 2an, larunbat arratsaldean. 

                • 17:30 · Ateak ireki

                • 17:40 · Kikirriki. Oholtza nagusian.
                  Oihane Ibarrak eta Maider Ramirezek (Bidean kultur taldea) sormen bekaren laguntzaz landu duten ipuin bildumaren aurkezpena-irakurketa.

                • 18:00 · Zahartzaro hiperaktiboa · Oholtza nagusian.
                  Kaittin Allenderen bakarrizketa, sormen egonaldian lantzen aritu dena.

                • 18:30 · SOLASALDIA
                  Oholtza nagusian · Oihane Ibarra + Maider Ramirez + Kaittin Allende
                  / solasaldia Nerea Iglesiasek gidatuko du.

                • 18:45 · Urune · Barruko aretoan.
                  Aitzol Iraolaren dantza proiektua, sormen egonaldian lantzen hasi eta prozesuan jarraitzen duena.

                • 19:00 · Cuchara de Plata o Llaves · Barruko aretoan.
                  Ane Azkonaren film laburra, sormen bekaren laguntzaz amaitutakoa.  

                • 19:30 · Ameba · Barruko aretoan.
                  Paula Urquijoren dantza proiektua,  sormen egonaldian lantzen hasi eta prozesuan jarraitzen duena.

                • 19:45 · SOLASALDIA
                  Barruko aretoan · Aitzol Iraola + Ane Azkona + Paula Urquijo.
                  / solasaldia Kaittin Allendek gidatuko du.

                • 20:00 · Bizipenak · Barruko aretoan.
                  Bideoak · Beste konpromiso batzuengatik etorri ezin izan duten artisten lekukotzak.

                • 20:05 · Erakusketa · Kamerinoan.
                  Asier Gogortzak bere sormen egonaldian ateratako argazki negatiboak eta idatzitako testua.

                • 20:15 · RZM + Ikatza & Giroa · Plaza Nagusian.
                  · Myriam RZM, sormen egonaldian landu zituen soinuen zuzeneko
                  · Joseba Agirrezabalaga, sormen egonaldian landutako ikatz-marrazketa
                  · Myriam eta Joseba, elkarrekin, zuzeneko inprobisaz

                • 20:45 · Eskutik· Oholtzan.
                  Harkaitz Gorostiagaren dantza-urbano proiektua, sormen bekaren bidez landutakoa.

                • 21:00 · SOLASALDIA
                  Oholtzan · Myriam + Joseba + Harkaitz
                  / solasaldia Paula Urquijok gidatuko du.

                Sarrerak hemen 

                Arte Hartze Zikloa

                Arte Eman Festa gure udazkeneko kultur zikloaren baitan antolatu dugu. Zuzeneko ikuskizunak eta artistekin solasaldiak uztartzen dituen zikloa da Arte Hartze Zikloa. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak.  Sormena, hostoz hosto.

                2023ko Arte Hartze Zikloa