
HABIT[atu]
HABITATUTAKO PABILIOI BAT
Eraikitako egoeren eraldaketarako estrategia bat da, behark arkitektura estudioak asmatutakoa
Berbaldi interaktiboa
Mugak/HABIT[atu] tarteko espazio batean kokatzen den pabilioi mugalaria da, edukiontzi eta edukiaren artean, amaituaren eta amaitu gabekoaren artean, arkitektura bienal baten pabilioi gisa duen egungo errealitatearen eta gure hiri eta auzoak berpizteko sistema baten prototipo gisa duen etorkizunaren artean, egungo kokapenen singularraren eta etorkizuneko kokaleku bihurtuko den lekuaren artean.

Euskara eta kultura Araban
Erronkak eta aukerak
/Online · publiko guztietara zabalik.
Euskararen Eguna ospatzeko, Lazarraga Kultur Elkarteko eta Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren ordezkariak izango ditugu gurekin solasaldi hurbil honetan, Arabako euskarazko kulturak dituen erronkak eta aukeren inguruan batera hausnartzeko.
🗣️ Gai hauek izango ditugu hizpide:
✨ Kultura programatzeak eta sormen baliabideak eskaintzean sortzen diren erronkak.
✨ Araban euskarazko kultur eskaintza sustatzearen aukerak eta bide berriak.
✨ Euskarazko kultur jarduerak Arabako euskal nortasunean duten eragina.
🎤 Parte hartzaileak:
• Uxue Ruiz de Arkaute eta Raul Urkiza (Lazarraga Elkartea - Gasteiz)
• Nerea Iglesias (Aiaraldea Ekintzen Faktoria/Kultur Faktoria - Laudio)
• Leyre Martinez (Dinamizatzailea/KulturAraba Bulegoa)

Estenopeika tailerra
Argazkigintza
/2023 ekaina
Kutxa ilun bat, zulotxo txiki batekin, inolako beste artefakturik gabe, funtzionatzen duena argazki kamara legez. Camera obscura bat bezala baina miniaturan. Kaja barruan sartzen da paper fotosensible bat, zulotxo minuskulotik sartzen den argiak inprimatu egiten du irudia paperean, zuzenean, eta, gero, ilunpetan errebelatzen da, gela ilun batean.

Clown tailerra
Aiaraldeko Emakume Topaketa Feministetan, Tertangan
/2023 ekaina
Jolasaren bidez, gure emozioak libreki bizitzeko gonbitea dira atelier hauek. Klown begirada barneratuko dugu, ingurua eta gure burua beste ikuspuntu batetik senttizeko, elkarrekin barre egiteko eta emozionatzeko. Gorputza eta mugimendua baliatuko ditugu, jolasa eta aizpatasuna lagun hartuta, klownaren eskutik.
Kale Arte Eskola
5 tailer: parkour, dantza urbanoa, grafiti, musika elektronikoa eta rap
12-18 bitarteko gazteentzat bideratutako tailerrak.
Irakasleak: Aiaraldeko euskal kale arte sortzaileak izan dira. Modu horretan, euskal kale artea ezagutzera emateko eta belaunaldien arteko konexioak, eta sormen-gune berriak sortzeko.
Tailerrak egiteaz gain, 'Konexio gunea' izeneko proiektua sortu dugu baita ere, kalean komunitateari kale artea ezagutzera emateko. Horietan, emanaldi laburrak egin dira, solasaldiekin lagunduta; gazteen ibilbideak ezagutzeko zein kale arte diziplina ezberdinak ezagutzera emateko.
Kulturlab, Gazte Gazteak eta Kultur Faktoriak elkarlanean sortutako proiektua.
Konexio gunea