SUKALDARITZA AGROEKOLOGIKOA 2024-2025

Garaiko produktu agroekologikoak sukaldatuz gozatu Maitane Cabezarekin!

Erregistratzea
Libre
Qty

 AZALPENA

 Faktoriako sukaldaritza agroekologiko eskola antolatu dugu 2024-2025 ikasturteari begira. Maitane Cabeza irakaslearen eskutik, garaian-garaiko produktu ekologikoak sukaldatzen ikasiko dugu atelier honetan. Barazkietan oinarritutako sukaldaritza landuko dugu. Hainbat errezeta eta teknika ikasteaz gainera, partaide bakoitzak astero elaborazio bat ermango du etxera, bertan-bertan kozinatua. Prezioaren barruan kokatzen dira astero kozinatutako diren elikagaien horniketa ere. Aukera paregabea garaiko eta tokiko elikagaiekin eta sukaldearekin harremana berreskuratzeko.  

IRAKASLEA

Maitane Cabeza

2011.urteaz geroztik, Bizilur elkartean parte-hartu izan du, elikadura subiranotasunarekin lotutako prozesu emantzipatzaileak babestuz. Horretaz gain, Euskal Herrian eta nazioarten, Via Campesinaren aliatua izan da. Azken urteetan, makrobiotikan aditu bilakatu da eta azken urteotan, Koxinatu Sukaldaritza Agrokoekologikoa sortu dut. 

 ARTIKULUA

INFORMAZIO+

INFORMAZIO PRAKTIKOA


Ordutegia

Asteazkenero, 19:00- 21:00.

Urriaren 2tik ekainaren 18ra.


Prezioa eta deskontuak

  • Prezio orokorra: 40€/ hilabete.

  • Bazkideak (Aiaraldea Ekintzen Faktorian): 35€/hilabete.

  • Deskontu berezia (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat...): 30€/ hilabete.


Norentzat

+ 18-99 urte


Oharrak

*  Toki kopurua: 15-20. Inskripzioa plaza kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat.
** Ikasturte osorako eskola izango da (urriaren 1etik ekainaren 17ra ). Ordainketa hilabetero edo ordainketa bakarrean egin daiteke.  Txartelaz, diruz edo helbideratez egin daiteke ordainketa.
*** Baja emateko hilabete bateko aurrerapenarekin abisatu beharko da.
****` Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. Hilabete horretako saio kopuruak ez dira kontuan hartuko. 
***** Egutegia, eskola egutegiaren arabera antolatuko da.


Zalantzak argitzeko:

ekonomatua@aiaraldea.eus

669 83 57 87 (Gartzen)

Date & Time
asteazkena
2024(e)ko urriaren 2(a)
16:00 18:00 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Get the direction
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Find out what people see and say about this event, and join the conversation.