Lan deialdi
KULTUR KUDEATZAILEA
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Kultur ildoak KULTUR KUDEATZAILE gidaritzan arituko den pertsona baten bila dago
Deialdia



 

KULTUR KUDEATZAILE LANPOSTUA

/Funtzioak

  • Izaera kultura ezberdinetako proiektuen diseinua [erabiltzaileen azterketa, helburua, baliabideak, lan-kronograma, komunikazio-plana…], ekoizpena, jarraipena eta ebaluazioa. Ildoko plagintzaren kudeaketa jarraitua.  

  • Dirulaguntzak, funtzak eta bestelako finantzazio iturrien kudeaketa; dirulaguntzen bilaketa aktiboa eta abian dauden dirulaguntzen jarraipena eta kitapen prozesuaren gidaritza.

  • Ildoaren kudeaketa ekonomikoa egunean eramatea. Administrazio eta kudeaketaren arduradunak gainbegiratuta, alorreko aurrekontua  egin eta horri jarraipena egin.

  • Komunitatearen dinamizazioa Kultur ildoko beste arduradunarekin, bazkide eta erabiltzaileen lan taldea koordinatu. Sinergia izan dezakegun kultur eragileak indetifikatu eta lankidetzak proposatu.

  • Ildoaren eta ildoko ekintza desberdinen komunikazio ekintzak eta euskarriak diseinatu. 


/Eskatzen da

  • Kultur sorkuntza, programazioa, eta transmisioa sustatzeko gaitasunak.

  • Egitura parte-hartzaileetan eta talde lanean aritzeko gaitasuna eta esperientzia.

  • Dirulaguntzen kudeaketan esperientzia izatea edota ikasteko gogoa.

  • Kultur kudeaketan esperientzia izatea edota ikasteko gogoa.

  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.

  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.

  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.

  • Arteari eta kulturari buruzko ezagutzak.


/Baloratuko da

  • Kulturgintzaren esparruko elkarte edo entitateetan aritu izana.

  • Lan-esperientzia parte hartze-egituren eta pertsonen dinamizazioan.

  • Sortzailea izatea.

  • Soinu eta argi teknikari aritzeko ezagutzak izatea.

  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.

  • Arteari eta kulturari buruzko ezagutza zabalak.

  • Aiaraldeako ekosistema kulturala ezagutzea.


/Eskaintzen da

  • Kontratu mugagabea, 3 hilabeteko probaldiarekin.

  • 40 orduko lanaldia (jardun osoa).

  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.

  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera.

  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.

  • Hilabeteko soldata: Lanaldi osorako 1.740€ gordin (14 ordainsaritan).

  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.




/Izen ematea

  • Epea: Lan-deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, ABUZTUAREN 12a baino lehen ondorengoak bidali beharko dituzte lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera ( erdaraz idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira).

    • Curriculuma.

    • Aurkezpen gutuna.





/Hautaproba eta elkarrizketa

Jasotako Curriculumak eta aurkezpen gutunak aztertu ondoren, proposatutako funtzioak eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da. Hauek abuztuaren 19-28era bitarteko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira. Abuztauren 30ean emango zaie parte-hartzaile guztiei ebazpenaren berri. Lan-harremana irailaren 2an hasiko da.


/Lan deialdia eta ebazteko kronologia

  • Uztailak 18: Lan-deialdiaren zabalpena.

  • Abuztuak 12: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.

  • Abuztuak 12-14: Jasotako hautagaitzen azterketa.

  • Abuztuak 19-28: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak.

  • Abuztuak 29-30 Ebazpena.

  • Irailak 2-6: Lan inkorporazioa.


/Zalantzak:

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek 633 51 73 83 telefonora idazteko/deitzeko aukera izango dute.


KULTUR LANGILEAK


Nerea Iglesias Lili

 

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako lan talde osoa: Lantaldea | Faktoria