Basa bekak eta egonaldiak 2026

Ebazpenaren prentsa-oharra

Basa bekak eta egonaldiak

Basa Zikloaren baitako gonbidapen bidezko bekak eta egonaldiak

Mikel Ayllon

'Kasete' · Idazkera eta instalazioa

Azalpen bideoa

 


Ane Cuesta

'Elorri Beltza' · Gidoi zinematografikoa

 

 

Ainhoa Apezteguia

Artista bisuala

Garazi Idirin

Argazkia eta eskultura
Azalpen bideoa


  • 'Kasete' · Mikel Ayllon · Paradoxa izoztu bat da. Ibiltzeko diseinatu zen walkman bat dago geldi bitrina garden baten gainean. Museoratu gabe oraindik. Mugaldeko leku horretan, gailua soinu-espektroaren artxibo ezegonkor bihurtzen da. Soinu-puska zaurituen bidez (elkarrizketak, literatur arrastoak, musikak…), dagoeneko ez dagoen presentzia bat berritzeko ahalmena izango du. Ez dago, baina, hala ere, entzun egiten dugu oraindik, mamu bat balitz bezala.

  • 'Elorri Beltza' · Ane Cuesta · Gidoi zinematografiko honek herri txiki bateko tabernari alkoholiko baten gainbehera kontatzen du: bere negozioa hondoratzen ari da, emaztearekin duen harremana bortitza eta toxikoa da, eta desesperazioak negozioa salbatzeko irtenbide makabro batera eramango du. 

  • Ainhoa Apezteguia· Lana irudien bidez bizipen eta esperientziek sortzen dituzten kontakizunen harteko harremanaren ikerketa da. Irudiak bizipen hauek berriro artikulatzen, berregiten, zein hurbilketa bide berriak eraikitzen dituzten potentzia gune bezala ulertzen. Gu geu irudiekin batera gure burua eraikitzen goaz errealitate kolektiboagoak, inklusiboagoak eta ederragoak eraikitzeko aukera izanik. 

  • Garazi Idirin · Argazkia eta eskultura lotzen dituzten piezek osatzen dute, teoria queer-ean zuzenean errotuta dagoen marko teoriko batetik habiatuta. Gorputzak prozesu aldakor bezala ulertzera bideratuta dago lana, batez ere identitate bat sortzerako orduan ematen diren pauso eta geruza horiekin hitza ez den beste leku batzuetatik hurbiltzera.