ANE CUESTA MONGE
IKUS-ENTZUNEZKOAK
Ane Cuesta Monge zollotarra zuzendaritza ikasten ari da Euskal Herriko Zinema Eskolan. 'Asko falta da?' filma laburra plazaratu zuen 2021ean, crowfundinga baliatuta. Bortxaketa baten istorioa kontatu zuen ikus-entzunezko horretan, eta hiru sari eskuratu zituen Huhezinema jaialdian eta Laburbira filma erakustaldian proiektatzeko hautatu zuten lana. Une honetan beste ikus-entzunezko proiektu batean dago murgilduta.