Soinu-mugitu

Mugimendua eta soinaren bitartez Faktoriaren arkitekturarekin jolasean

' Site-specific ' erresidentzia egonaldia Faktorian,  Shua group  taldearen eskutik.

Urriaren 21etik 27ra


 

Shua group

Urriaren 21etik 27ra Detroiteko (Michigan)  performance taldeak Faktorian sormen-erresidentzian murgilduta egongo da

Shua group  performanceak sortzen dituzte dantza, mugimendu, ahotsa eta argiarekin jolasean. Beraien proiektuak askotan espazio batean murgiltzen eta berdinarekin interakzioan izaten dira. Beraz, prozesu sentsorialak eta bertan diseinatutakoak izaten dira. Lantzen dituzte galdera unibertsal eta garaikideak, komunitatearekin elkarbanatutako esperientzietan. Gustatzen zaie esperientziarako espazioa zabaltzea beraien humanitatea elkarbanatzeko mundu disonante batean. 


Beraien ibilbidea

Detroiten Andy Arts espaziaoren zuzendariak dira, eta beraien bidean 15 herrialde baino gehiago bisitatu dituzte.  Nazioartean ere sona handia duen egitasmoa da, Nueva Yorken, Detroiten eta beste 15 herrialdeetan ikusizko arteak zein antzerkiguneak sustatu eta kudeatu baitituzte. Besteak beste, Andy Artseko kofundatzaile eta zuzendari dira. Euren obren bidez gorputz eta ahotsen enpatia, identitate aniztasuna zein gorputzarekiko, publikoarekiko eta ingurunearekiko interakzioa bilatzen dute; baita beraien eraldaketa ere. Era berean, espazioaren eta interakzioaren mugak hausten saiatzen dira. Euren hitzetan, ikaskuntza prozesuak ondorengo sortzaile eta guneetan eskuratu zituzten: Daniel Lepkoofekin NYCn, Elaine Summersekin Kinetic Awarenessen, Carl Andersonekin Skinner Releasingen, Barbara Mahlerrekin Klein teknikan eta Feldenkrise Metodoaren prestakuntza jarraia. Finean, euren proiektuek antzoki, arkitektura, landa eremu eta komunitateekin dute interakzioa, esperimentazio eta kultur mugimenduaren bidez.

2016az geroztik New Yorken dute kokatuta gunea, eta Billy Mark poeta eta artista multidiziplinarraren bidez lengoaiaren mugimenduari ere heldu diote. Hargatik, Trishawana Woods 2022an batu zen Shua Groupera, eta kale dantzaren lengoaia gure hiztegi fisikora atxiki zuen. Hala, kale dantzaren bidez mugimenduaren ikerketa eta inprobisaziorako beste adar bat gehitu diote Detroiten.




Komunitatearekin izandako beste sormen esperientziakezagutu.


Faktoriako prozesuan Joshua Bisset eta Laura Quattrocchi.



Prozesua

Sormen egonaldian eskualdeko artistekin zein komunitatearen parte-hartzea izatea gustatuko litzaieke. Horrela egiten baitituzte bestelako sormen egonaldiak baita ere. 

Artista zara eta proiektuan parte-hartu nahi duzu?

/ Edozein diziplina artistikoko sortzailea parte-hartu dezake

Sormen egonaldia gidatuko dute Joshua Bisset eta Laura Quattrocchi. Berain sormen-metodologietaz ikasteko aukeraegongo da. Bestalde, beraiek interesa dute hemengo artistak ezagutzean, Detroiten espazio baten komisariotza eramaten dutelako, eta sortzailekin lankidetza berriak garatzea interesgarria zaie. 

Prozesua:  lan talde bat osatuko da, tokirako jarduera espazifikoa sortzeko. Faktoriako espazio ezberdinetan esperimentazioak egongo dira (kanpoan zein barruan). Mugimendua eta ahotsa berotuko dira, eta ondoren, mugimendua, ahotsa eta irudikapenerako material bisuala sortzen hasiko gara. Materialek parte-hartzaileen interesak eta ikuspuntua islatuko dituzte, espazioari/lekuari dagokionez. Ostegunean antzezpenaren egitura osatuko da eta ostiralean azken entsegua egingo da, edozein teknikarekin - soinua, argia, sinplea. Norabitek egun bat faltatu behar badu, ez dago arazorik, baina jende guztiak parte-hartu behar du ostiraleko saioan.

Sormen egonaldien saioak eta ordutegiak:

Urriak 22, 23,24 eta 25: 10.00-13.00.

Urriak 27, 18.00: Sormen egonaldiaren irekiera egingo da Arte Hartze Zikloaren baitan. Nahi duen sortzaileak performancean parte-hartzeko aukera izango du.

Izen-ematea

Komunitateko kidea zara eta proiektuan parte-hartu nahi duzu?

Sormen egonaldia egiten den bitartean komunitate orokorrarekin lan saio egingo dira beraien ere aintzat hartzeko. 

Urriak 26, 10.00-13.00. 

Izen-ematea

Zalantzak argitzeko

kultura@aiaraldea.eus

633 51 73 83


Aurreko urtean gure lehenengo sormen laborategia gauzatu genuen, YouYou-Irrintzi. Aurten, aurreko urteko arrakasta ikusita Soinu-mugitu jaio egin da.