YouYou-Irrintzi
Irrintziaren ahots-praktika tradizonalaren begirada berri bat.
Elkartrueke kulturala.
Aiaraldeko irrintzilari taldeak Bruselaseko The YouYoup taldearekin sormen prozesua garatu du, horren emaitza 20' ahots performantzea izan da.
Aiaradean eta Bruselasen emanaldi publikoak.
Kartela: komunika.eus
Esperientzia honen bidez, Aiaraldeko irrintzilariak gonbidatu nahi ditugu irrintzien teknikan sakontzera, esperientzia berritzaile baten parte izatera, The YouYu group gidatuko dituen irrintzien sormen laborategira. Bruselaseko kideen praktikan eragina izan du zine, instalazio eta performance praktika.
Laborategien bidez:
-
Irrintzien ahots praktika elkarbanatuko ditugu.
-
Praktika tradizionalak berirudikatzeko zein berasmatuko ditugu.
-
Irrintziaren esahanaietan zein ahots teknikan sakonduko dugu, alaiatasunez kolektiboki batzen gaituen ondarea aztertuta.
YouYou taldeak, errespetatzen ditu tradizioak eta patrimonioa, eta era berean, zabalik dago esanahi eta adierazpen ezberdinetara. Irrintzien Sormen Labroategietan parte-hartu nahi duzu YouYou Taldeko kideekin? [Hurrengo lerroetan izena-emateko informazioa.
Proiektu honen berezitasunetako bat hizkuntzen aniztasuna izango da. Alderdi honekin ez zaitez arduratu, itzultzailea egongo baita ingelesetik euskarara itzultzeko.
Proiektuan parte-hartzeko izen ematea itxita dago.
IAIAIAI irrintzi taldearen sorrera
GELTRUDE NOISE MEETING
[Otsailak 24/ Orozkoko Artiñano etxean]
Behin YouYou group taldearekin elkarlana bukatuta eta berdinean inspiratuta, Iaiaiai irrintzi taldean sortu egin da, 11 partaidez osatutakoa. Horretan, irrintzia eta komunitateari lotutako kultur praktikak ikertuko dira antropologikoki zein artistikoki. Horren ostean, beraien lehenengo emanaldia Geltrude Noise Meeting-ean izan da.
'Ariñano' performancea aurkeztu du Iaiaiaia irrintzi taldeak, Orozkoko Geltrude Noise meeting-enean.
Bost proposamenez gozatu ahal izan zen goizetik arratsaldera luzatu zen ekimenean. Antuxuna-ren folk teknologikoak, A.Maiah-ren drone noise erritualak, Dopelhanger-en akordeoi garaikideak eta DJ Yuju-ren folk esperimentalak soinu eta musika esperimentalaz bete zuten Artiñano etxea.
Irrintzi Sormen Laborategia [YouYou groupekin]
IRRINTZI LABORATEGIAK BRUSELASEN!
[Azaroak 3,4,5 eta 6/ Bruselasen]
Azaroak 3: Ongietorri eguna.
Azaroak 4: Maison de Poeme, St Gillies ahots-performantzea.
Azaroak 5: Amberesn ahots-performancea, CO Nova espazioan.
Azaroak 6: Itzulera eguna.
IRRINTZI SORMEN LABORATEGIA II
[Urriak 11, 12, 13, 14 eta 15]
Urriak 11, 17.00etatik 20.00ak arte, Amurrioko Antzokian : Irrintzi Sormen Laborategia II
Urriak 12, 10.00etatik 13ak arte, Faktorian: Irrintzi Sormen Laborategia II
Urriak 13, 17.00etatik 20.00ak arte, tokia zehazteke: Irrintzi Sormen Laborategia II
Urriak 14, 17.00etatik 20.00ak arte, Faktorian: Irrintzi Sormen Laborategia II
Urriak 15, 17.00etatik 20.00ak arte, Faktorian: Irrintzi Sormen Laborategia II + Irrintzien azpitik ahots performancea.
IRRINTZI SORMEN LABORATEGIA I
[IRAILAK 18, 19 eta 20/ Aiaraldea Ekintzen Faktorian]
The YouYou groupeko kideak lehenengo aldiz Aiaraldera etorriko dira.
Irailak 18, 19.00etan: YouYou & Irrintzia, ahots praktika tradizionalaren begirada berri bat proiektuaren aurkezpen irekia. The YouYou groupeko kideek ekoiztutako bideo dokumental laburra ikusteko aukera izango dugu baita ere.
Irailak 19 eta 20, 17.00etatik 20.00ak arte: Irrintzi Sormen Laborategiak, irrintzien ahots teknikaren eta bizipenean sakonduko da The YouYou groupeko kideek proposatzen dizkiguten ariketen bidez.
The YouYou Group taldea
The YouYou group 2014ean jaiotzen den proiektua da. Zaghareed (frantsesez "youyou" ere esaten zaio) trino zorrotz, luze eta modulatua da, emozioz betea, batez ere Ekialde Hurbilean eta Afrikako iparraldean ezaguna eta gehienbat emakumeek praktikatzen dutena. Bruselasen, YouYou taldeak abiapuntu gisa hartu du ahots-esperimentazioetarako, jarduetarako, ikerketarako eta transmisioetarako. Horretarako, beraien pedagogiaren oinarrian, historiak elkarbanatzea, abegikortasuna, praktika pedagogiko kolektiboa eta esperimentazioa identitateak errespetatuta dago. Beraien performanceetan, gutxienez 8 minutu, emakumeen ahotsak elkartu, elkarrekin jolastu eta soinu-paisaia paregabea sortzen dute. 2014az geroztik, YOUYOUYOU hainbat testuingurutan (museoak, musika klasikoko kontzertuak, antzokiak), hiritan eta herrialdeetan antzeztu da, gero eta gehiago esploratuz eta espaziora modu berrietan egokituta, etengabe eboluzionatzen ari den soinu- eskultura bat sortzeko asmoz.
YouYou&Irrintzia, ahots praktika tradizionalaren begirada berri bat proiektuaren zuzendari artistikoa
Bruselasen bizi den artista independiente australiarra da. Europa eta Australiako artistekin kolaboratzen du zinema eta antzerkirako ikuskizunak sortzen, ahotsean espezializatuz. Australian, Restless Dance Theatreko zuzendari artistiko elkartua izan zen Caroline. Australiako konpainia nagusietako bat da, eta haren lana elkarlanean, modu inklusiboan eta desgaitasunean oinarrituta egiten da. 2014ean Melbourne Underground Film Festivaleko emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen Jason Sweeneyren "The Dead Speak Back" film luzean egindako lanagatik. Caroline Hezkuntzan eta Arteen kudeaketan diplomatua da, eta Sound Image Culture performancearen eta zinema dokumentalaren ikerketa graduondoko ikasketak egin ditu.
YouYou&Irrintzia, ahots praktika tradizionalaren begirada berri bat proiektuaren kozuzendari artistikoa
Formakuntza jaso du kultura, ahots praktika zein ahots teknika anitzetan: klasikoa, marokoarra, gospel eta jazz improbisazioa; dantzatzen du dantza klasikoa eta garaikidea; flamenko, zapateo eta tango; eta hainbat kafe- antzoki zein zinemetan antzeztu du. Anissak daramatzazki urte asko kantatzen, dantzatzen eta performanceak egiten espazio anitzetan. The YouYou group taldean darama 2014. urtetik, eta hainbat emanaldietan parte-hartu du: "Segen" (Berlinen eta Sofian). Anissa pasioa sentitzen du pieza radiofonikoengatik, eta kosortu zuen Les Quenouilles, radio kronika, Radio panik, 2018- 2019 eta Count Your Blessing, podcast seriea eta irrati sorkuntza sortu zuen Darna Express laguntzarekin, Kunstenwerkplaats, Immaterieel Erfgoed, sarituta maiatzeko 2021ean. Izan da artista egoiliarra Studio Steph, GC Kriekelaar (2020-2021).
YouYou&Irrintzia, ahots praktika tradizionalaren begirada berri bat proiekturako, zuzendarikide gisa, ahots-tradizioaren esanahi eta adierazpen berriak ikertzen jarraitzen du.