DANTZA SORTZAILEA 2024-2025

Dantzerti eskolako Mariarekin, gozatu dantzaz!

Bidaltzailea 22,73 € to 27,27 €
Tickets ×
Deskontua berezia (langabeak, errenta zailtasunak dituztenentzat...)
25,00 € 22.73 EUR
Prezio orokorra
30,00 € 27.27 EUR

 AZALPENA

Mariarekiin batera gorputza mugitu eta astinduko dugu Atelier honetan.

Musikarekin eta gorputzarekin gozatzeko Atelierra izango da. Ez da dantza ikastaro bat, dantza eta gorputza erabili egingo dira jolasteko, ondo pasatzeko eta musikaz gozatzeko.

Gorputza tresna bat izango da, helburua ez da dantza bat ikastez baina ikastaroaren prosezuaren baitan gorputzaz gozatzea eta gure gorputza ezagutzea.

Atelierra bi adin tarte ezberdinetarako planteatzen dugu. Bi adin tarte ezberdinetan antzeko planteamendua egingo den arren, adinari lotutako hainbat moldaketa egingo ditugu.

Hala ere, taldea ateratzko asmoz, apuntatzen den partaideen adinaren arabera talde bakarra osatzeko aukera ere baloratuko dugu.

 













 

HEZITZAILEA

MARIA ITURBE

Dantzerti (Euskadiko Arte Dramatikoen Goi Mailako eskola) eskolan, arte dramatikoa ikasten du. Txikitatik antzerkia egiteaz gain, balleta eta dantza garaikidea egin izan ditu. 

Gorputz adierazpenaren pasioz txikitatik bizi du, dantza eta antzerkia ustartuz. Interes hadnia du antzerki fisikoaren adarrean, eta gorputz adierazpenarekin jolastea eta esperimentatzea oso garrantzitsua da berarentzat.

Bere hitzetan, disziplinartekotasuna funtsezkoa da.

INFORMAZIO PRAKTIKOA


Ordutegia

Ostegunero

Urriaren 3tik ekainaren 19ra


- 2021-2017 URTE BITARTEETAN JAIOAK
17:15-18:15

- 2016-2012 URTE BITARTEETAN JAIOAK
18:15-19:15

Matrikulazioa

Plazaren erreserba egiteko, hilabete bateko kuota ordaindu beharko da, izena ematearekiko konpromisoa bermatzeko.


Prezioa

Prezio orokorra: 30€/ hilabete.

Bazkideak (Aiaraldea Ekintzen Faktorian): 25€/hilabete.

Ekonomikoki prekarioa (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat:  25€/ hilabete.


Oharrak

*  Toki kopurua: 10-13, giro lasai batean sortzeko. Inskripzioa plaza kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat.
** Ikasturte osorako eskola izango da (irailaren 30etik ekainaren 16ra ). Ordainketa hilabetero edo ordainketa bakarrean egin daiteke. Txartelaz, diruz edo helbideratez egin daiteke ordainketa.
*** Baja emateko hilabete bateko aurrerapenarekin abisatu beharko da.
**** Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. Hilabete horretako saio kopuruak ez dira kontuan hartuko.
***** Egutegia, eskola egutegiaren arabera antolatuko da.


Zalantzak argitzeko:

kokoriko@aiaraldea.eus

722 22 75 32 (Aritz)

Date & Time
osteguna
2024(e)ko urriaren 3(a)
14:15 16:15 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Get the direction
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Find out what people see and say about this event, and join the conversation.