Kulturguneak

Kulturgune kategorian aintzat hartu dira kultura lau haizetara zabaltzen duten espazio anitzak

Amurrioko Antzokia

2005eko maiatzaren 20an ireki zuten Amurrio Antzokia. Ordutik hona, makina bat kontzertu, antzerki, zinema emanaldi, aurkezpen, bertso jaialdi edota musika erakustaldi egin izan dira bertan.

Ezagutu

Burubio Elkartea

2016an ireki zen Amurrioko Burubio aretoa Amurrion. Burubio Kultur Elkarteak kudeatzen du, eta nola musika taldeentzta entsegu lokalak hala grabaketa estudioak kudeatzen dituzte. Amurrio zein eskualdeari, ordea, musika kontzertuen eszena ireki dio proiektuak, hilero hainbat kontzertu antolatzen baitituzte bertan.

Ezagutu

Donibane Aretoa

Orozkoko kultur gune gisa 2009.urtean ireki zituen ateak Donibane aretoak. Elizaren beheko solairuan kokatuta dago, eta zinema, hitzaldiak zein bestelako kultur ekitaldiak eskaintzen dituzte bertan. 

Ezagutu

Faktoria

Aiaraldea Ekintzen Faktoirak 2021ean ireki zituen ateak, euskara hutsezko espazio komunitario gisa. Kultur Faktoria, Aiaraldea Komunikabidea, Kokoriko Hezkuntza Faktoria zein Bor-bor feminismo ildoaren eskutik hainbat sorkuntza pieza zein solasaldi antolatu ditu geroztik. Informazio guztia www.faktoria.eus webgunean topa daiteke.

Ezagutu

Jentilzulo

Jentilzulo kulturgunea Orozkoko Gazte Asanbladak sustatutako kultur espazio eta proiektua da. Hainbat kontzertu eta elkarrizketa musikatu eskaintzen dituzte bertan. Orozkorock elkartea sortu zen gerora, eta bi proiektuak daude martxan egun.

Ezagutu

Kulturlab/ Kuturzaleak

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak bere aldarrikapenak beste maila batera eramateko sortua, Kulturlab/Kulturzaleak ekimenek sorkuntzaren adierazpen anitzak bultzatzeko eta ikusgarritasuna biderkatzeko jaio ziren. Artearen eredu berritzaileen bilaketan ari dira, ez bakarrik sorkuntzari dagokionez, baita kudeaketaren esparruan ere, parte hartzailea eta herrikoia izan dadin. Xede horiekin egitasmo arrakastatsuak antolatu dituzte, InsideOut ekintza, besteak beste.

Ezagutu

Orbeko Etxea

Hogei urte baino gehiago bete ditu Laudioko etxe okupatuak. Ibilbide luze horretan hardcore, punk eta genero horretara lotutako ehunka taldeak -Euskal Herrikoak zein nazioartekoak- igaro dira bere oholtzatik, baina hitzaldiek, serigrafiak, eskaladak edota zinemak bere tokia ere izan du autogestioaren alde egiten duen proiektu honetan.

Ezagutu

Santxotena Museoa

Xabierr Santxotena artista plastikoak tailerra eta museoa dauka Artziniegako sarreran. Toki honetan bere lanak jaso ez ezik, munduko jaiotzen bilduma handiena osatu dute.

Ezagutu