Antzerki Eskola

Izen-ematea


Berriro ere Faktoriako antzerki eta sormen talde amateurra antolatu dugu 2024-2025 ikasturteari begira. Ainhoa Artetxe zuzendariaren eskutik, antzerkian murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko; eta agian, ikasturte bukaeran lana taularatzeko aukera izango dugu. Edonola ere, zaintzan, prozesuan eta gozamenean oinarritutako taldea izango da.

"Ondo" ala "Txarto" alde batera utzita, guztiok antzezteko gai garela esatera ausartzen da Ainhoa Artetxe aktorea. Dilema beste bat da; ea baimena ematen ote diogun gure buruari. Gizakiok bizitza osoa ematen dugu antzezten; norekin gauden, zer nahi dugun edo zein egoeratan gauden gure aurpegi ezberdinak erakusten ditugu. Tailer honetan, elkarren artean konektatuz eta plazera ardatz hartuta, bakoitzak ditugun espresio ezberdinak aztertzeko aukera izango dugu.

Alde batetik, gorputz adierazpena, kontzentrazioa, instintua eta irudimena lantzeko antzerki ariketa ezberdinak egingo ditugu.

Bestetik, nortasun sortzailea garatzeko eta inprobisatzeko gaitasuna lantzeko, eszenak sortuko dira, sorkuntza eszenikorako askatasun eremu bat aurkitzeko asmoz. 

 

Ainhoa Artetxe

Ainhoak Arte Dramatikoa ikasi zuen Estudio Corazza-n, 2012- 2017 bitartean. Zuzendaritza, gidoigintzan eta clownean ere formakuntzan du.

Lanak

Informazio+



Zalantzak argitzeko: 

kultura@aiaraldea.eus 

633 51 73 83 (Nerea)

*Abuztuaren 21tik aurrera aurreko emailean edota telefonoan. Edonola ere, zalantzak baldin badituzu, erregistratu zaitez eta gorde ezazu zure plaza.