ATELIERRA: HAURREN BERTSO ESKOLA (UNAI MENDIBIL)
HAURREN ATELIERRA: BERTSO ESKOLA
Unai Mendibilen eskutik
IKASTURTEKO ATELIERRA
·
🗓️ EGUNA/ORDUA:
Urriak 7tik maiatzaren 26ra
Eguaztenetan 17:15 - 18:15
📍 LEKUA: Faktoria, Laudio
🎫 Prezioa (Doan)
· Arabako Bertsozale Elkarteak eskainitako tailerra.
Hitzekin jolastea da Bertso Eskolaren funtsa. Ekintza honetan, astero jolas ezberdin bitartez trebatuko dira gure haurrak bat-bateko eta idatzizko bertsolaritzan. Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik, kantuan hasteko prest?
IZEN EMATEA eta BERTAN BEHERA UZTEA
Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.
Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi duenak Faktoriako Atelierren koordinatzaileari jakinarazi beharko dio hilabete bateko epearekin. Hala, izen-ematea hurrengo hilabetean utziko da bertan behera.
TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA
Taldea osatzeko 4 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.
PARTAIDEAK ETA MUGA
Parte hartzeko 8 urtetik gora izan behar da.
Izen ematea toki kopurua baino gehiago bada, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (plaza konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).
IKASTURTE OSOA
Saioa urritik maiatzera izango da, eta eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
PREZIOA
Doako ekintza da, Arabako Bertsozale Elkarteak eskainitakoa.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Arabako Bertsozale Elkartea): 675 70 79 71
Edo faktoria@aiaraldea.eus korreora mezua bidali.
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..